Ixabel Etxeberria Muxika
Ixabel Etxeberria Muxika (Urruña, Lapurdi, 1960) lapurtar ikerlaria, irakaslea, idazlea eta politikaria da. Euskal Antzerkigintzan doktorea da. 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen Euskal Herriaren Alde hautagaitzako presidentea izan zen.[1][2]
Ixabel Etxeberria Muxika | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urruña, 1960 (63/64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordele Montaigne Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Aurelia Arkotxa |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra, politikaria eta idazlea |
![]() ![]() |
Doktorego-tesia aurkeztu zuen 2008an Aurelia Arkotxa-Scarica-ren zuzendaritzapean egin zuen Bordele III unibertsitatean (orain Bordele-Montaigne Unibersitatea deitzen da). Tesi-lanean Piarres Larzabalen antzerkigintza aztertu zuen ("Piarres Larzabalen antzerkigintza 1950-1982: euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak, eranskinak").[3]
Euskal Herriari loturiko emakume ahaltsuen bila ari zela egin zuen topo Nafarroako azken-aurreko erreginarekin. Haren alaba Joana Albreten biografia landu zuen. 2023an Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) biografia eman zuen Euskaltzaindiarekin.[4][5]
Liburuak
Besteak beste, lan hauexek argitaratu ditu:[6]
Biografia
- Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549), (2023, Euskaltzaindia)[4]
Saiakera
- Piarres Larzabalen antzerkigintza (1950-1972) (2017, Euskaltzaindia, ISBN 9788494647727)
- Bestelakoak
Bestelakoak
- Antzerkigintzari arnas berria ematen, (2015, EGA
- Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982 (2016, Euskaltzaindia)
- Larzabalen antzerkigintza, euskal identitatearen paradigmak (2015, Euskera)
- Euskal literatura ikusezina Iparraldean (2013, Hegats)
- Piarres Larzabal (1915-1988) eta antzerki identitarioa (2010, Oihenart)
- Piarres Larzabalen antzerkigintza 1950-1982: euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak, eranskinak Tesi doktorala (2008, UBM/BMU Bordele-Montaigne Unibertsitatea)
- 50eko hamarkadako antzertia Iparraldean. Hitzaldia. (2001, Uda Ikastaroak (UPV/EHU))
Artikuluak
- Euskal prentsan artikulu anitz plazaratu du.[7]
Erreferentziak
- «Euskal Herriaren Alde plataforma aurkeztu dute Europako bozetarako» Berria 2009ko apirilaren 18a (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 19a).
- Fernandez, Josu. (2012ko uztailaren 3a). «Ixabel Etxeberria. Irakaslea eta doktorea.» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 19a).
- Etxeberria Muxika, Ixabel. (2008). Piarres Larzabalen antzerkigintza 1950-1982: euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak, eranskinak. Bordele-Montaigne Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ««Errelato asko behar dira gaur mundua konprenitzeko»» Berria 2024-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- Ixabel Etxeberria: "Margarita erreginak erabili zuen antzerkigintza bere ideiak ezagutarazteko". (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- «Ixabel Etxeberria Muxika :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- (Gaztelaniaz) «Ixabel Etxeberria Muxika» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).