Ivory (xaboia)
Ivory Xaboia William Procterrek (1801-1884), Procter & Gamble (P&G) multinazionalaren fundatzaileak, 1840an sortutako xaboi pastilla da. 1878.urtera arte, xaboiak ez zuen “Ivory” izena jaso, eta hau William Procterren semeari esker izan zen, Harley Procterri (1847-1920) esker. Xaboia ezagun egin da "puru" moduan iragartzeagatik eta "flotagarri" izateagatik
Ivory (xaboia) | |
---|---|
xaboia | |
Historia | |
Sorrera | 1879 |
Jabea | Procter & Gamble - |
Izenaren asmatzailea
Ivory izena Harley Procter-ek jarri zion xaboiari. Procter, 1847ko abenduaren 1ean jaio zen Cincinnati-n, Hamilton Country, Ohio, AEB. Bere bizitzan zehar geroztik praktika estandar bihurtu diren teknikak eta metodoak garatu zituen, publizitate modernoan marka ezabaezina utziz. Bazkide fundatzaile baten semea, familia enpresara batu zen 1868an, Procter & Gamble bertako enpresa txiki bat zenean, hiru saltzailerekin eta guztira 3.000 dolarreko publizitate aurrekontuarekin.
Testuinguru historikoa
P&G oraindik enpresa txikia zen garai honetan telefonoa asmatu zen, eta baita bigarren industria iraultza gertatu ere. Hortaz, taylorismo eta fordismo izeneko ekoizpen sistema berriak sortu ziren, eta garraiobideak eta industria garatu ziren.[1][2]
Gauzak horrela, Harley T. Procterrek iragarki bat sortu zuen bere xaboia iragartzeko. Izena aldatu nahi zioten eta Procterrek inspirazioa lortu zuen Bibliako pasarte batean, Psalms 45:8ri esker, «Zure jantzi guztiek mirra, aloe eta kasia usaintzen dute, gustura egon zaren marfil jauregietatik», eta 1879ko uztailean, produktua White Soap izena izatetik IVORY marka erregistratua izatera pasatu zen.[3]
P&Gk gastatu zituen 11.000$ Ivory promozionatzeko. Lehenengo Ivory iragarkia agertu zen astekari erlijioso batean, The Independent 1882ko abenduaren 21ean. Iragarkia ezberdina zen, kontsumitzaileei zuzenduta zegoelako eta ez banatzaileei. Iragarkiak zera zion: "Ivory-a arropa garbitzeko xaboia da, bainugelako xaboiaren kalitatearen bezalakoa eta 99 eta 44-100% purua da”. (The Ivory is a laundry soap, with all the fine qualities of a choice toilet soap and it is 99 and 44-100% pure).[4]
Ivory Xaboia zerbait berezi bihurtu zuena istripu bat izan zen. Egun batean, langile batek ez zuen xaboia egiteko makina itzali bazkaltzera joan zenean. Itzultzerakoan, xaboia puztuta zegoen eta apar nahasketa aurkitu zuen bertan. Bere gainbegiralearekin kontsultatu ondoren, xaboia bukatu eta bidaltzeko erabakia hartu zuen, osagaiak ez baitziren inolaz ere aldatu nahasketa denbora luzeagoz.
Gutxi gorabehera hilabete bat geroago, P&G-K "xaboi flotatzaile" gehiagoren eskaerak jaso zituen. Salmenta saileko jendea harrituta zegoen. Detektibe lan baten ondoren bakarrik argitu zen misterioa: bazkalorduan ahaztutako istripuak xaboi flotagarri bat eragin zuen.
Iragarkia The Independent-en
Iragarkiaren konposizioari dagokionez, iragarki hau zuri beltzez egin zen eta hurrengo eran: marrazkiarekin hasi, bi esku xaboia opari gisa biltzen, gero xaboiaren titulua eta eslogana jarri, ostean, xaboiaren funtzioak eta beste gauzak egiteko ahalmenak. Ostean, Iragarkiaren amaieran prezioari buruz hitz egiten du eta amaitzeko, “EDONON SALDUA” (SOLD EVERYWEHERE) letra larriz jartzen du. Tipografiari dagokionez, hitz garrantzitsuak letra lodiz eta komatxoen artean jarri zuten, eta letra berdina erabili zuten iragarkian zehar. Horrez gain, astekari bateko zutabe batean iragarkia jarri zen eta 1882ko abenduaren 21ean argitaratu zen.
Iragarkia The Independent egunkarian kokatuta zegoen, zutabe batean eta bost paragrafoetan zatituta dago:
“IVORY” garbitegiaren xaboia da, denboraren nolakotasun guztiekin aukeratu ahal duzun komunerako xaboia, eta %99,44-100 purua da.Emakumeek xaboia egokia aurkituko dute batez ere garbitzeko zereginetan, umeen arropak, zeta mahuka, eskularruak garbitu eta ehundura fina eta kolore delikatuak dituzten artikulu guztiak, eta egunero sortzen diren etxeei buruzko erabilera askotarako, kalitate arruntaren gainetik dagoen xaboia erabiltzea eskatzen dutenak. Bainugela, komuna edo haurtzaindegia nahiago izaten da komuneko erabilerarako saltzen diren xaboi gehienak, garbiagoa eta askoz ere atseginagoa eta eraginkorragoa da, eta landu gabeko xaboi zuria desiragarri dituen propietate guztiak edukitzea. “Ivory” xaboiak flotatuko du.Pastillak hainbeste forma dute, helburu orokorretarako erabil daitezkeela edo hari zorrotz batekin zatituta (irudian ikusten den bezala) primeran eratutako bi pastilletan, komunan erabiltzeko tamaina aproposa dutenak.Prezioa, pastillak kalitatearekin eta tamainarekin alderatuta, nahi duenarentzako eta nahia guztientzako xaboi merkeena bihurtzen du. PROBATU. EDONON SALDUA”
Iragarkiaren testua produktuaren “IVORY” izenarekin hasten da, honi garrantzia handia ematen diolarik. Produktu honen deskribapena eta xaboia ehuneko 99 eta 44/100 purua dela aipatzen du. Hurrengo paragrafoan emakumeei zuzenduta zegoela irakurtzen da, jantziak garbitzeko batez ere. Hirugarrenean, aipatzen du produktua komunerako eta haurtzaindegirako erabilia izan ahal zela, emaitza atseginagoak izateko. Amaieran azpimarratzen da nola xaboia flotatzen duen. Azken-aurreko paragrafoak produktuaren formaz hitz egiten jarraitzen du. Ondoren prezioa kalitatearekin konparatzen du, eta edonork xaboi merkea aurkitzeko aukera zuela aipatzeko. Azkenik, edonon saltzen den produktua dela azpimarratzen du.[5]
Kritikak
Ivory xaboia kanpaina nazional oso famatua izan zen, publizitatean inpaktu handia izan zuena. Ivory izena oso aproposa da duen konnotazioagatik. Hau da, dotorea eta luxuzkoa dela, berezia.
Denborarekin, Ivory xaboiaren iragarkiak koloretako ekoizpen gero eta sofistikatuagoak bihurtu ziren, garaiko ilustratzaile ezagunetarikoen ilustrazioekin. 1897rako, Ivoryren publizitate aurrekontua 300,000 dolarrera igo egin zen. Gaur egun Ivory xaboia oraindik existitzen da eta bere sorreratik oso erabilia izan da.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) La segunda revolución industrial 1870-1890 – La historia y otros cuentos. (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
- (Ingelesez) «Bigarren Industria Iraultza» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- (Ingelesez) «Ivory Soap» adage.com 2003-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- (Gaztelaniaz) «Jabón Ivory. Qué Es, Origen, Ingredientes, Beneficios, Y Más» Cosmetologia (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
- (Gaztelaniaz) Dyer, Davis; Dalzell, Frederick; Olegario, Rowena. (2005). Procter & Gamble (Rising Tide): 165 años construyendo una marca. Editorial Norma ISBN 978-958-04-8771-5. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).