Ivo Andritx
Ivo Andritx (alfabeto zirilikoz: Иво Андрић; Dolac, Bosnia, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko urriaren 9a - Belgrad, Jugoslavia, 1975ko martxoaren 13a) serbokroazieraz idatzi zuen idazlea izan zen. 1961ean Literaturako Nobel Saria eman zioten.
Ivo Andritx | |||
---|---|---|---|
(1961) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dolac (en) , 1892ko urriaren 10a | ||
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Jugoslaviako Erresuma Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren Estatua Austria-Hungariako Inperioa (1892ko urriaren 9a - 1918ko urriaren 29a) | ||
Heriotza | Belgrad, 1975eko martxoaren 13a (82 urte) | ||
Hobiratze lekua | Novo groblje (Belgrad) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Milica Babić-Jovanović (en) (1958ko irailaren 27a - 1968ko martxoaren 24a) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Faculty of Humanities and Social Sciences, University of Zagreb (en) (1912ko urria - : Slavic literature (en) , zientzia historikoa Vienako Unibertsitatea (1913 - : filosofia Faculty of Philosophy of the Jagiellonian University (en) (1914 - : filosofia Grazko Unibertsitatea (1924 - Doktoretza : filosofia | ||
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Philosophy (en) | ||
Hizkuntzak | Serbokroaziera serbiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, diplomazialaria, poeta eta saiakeragilea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Academy of Sciences and Arts of Bosnia and Herzegovina (en) Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Bosnia Gaztea Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) Association of Writers of Serbia (en) Serbian Academy of Sciences and Arts (en) | ||
Genero artistikoa | olerkigintza eleberria kontakizun laburra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Jugoslaviako Komunisten Liga | ||
Bizitza
Ivo Andritx 1892ko urriaren 9an jaio zen Dolac herrixkan, Travniketik hurbil, garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren agindupean zegoen Bosnia herrialdean. Gurasoak, kroaziar katolikoak, Sarajevon bizi ziren, baino Ivo Dolacen sortu zen, ama ahaide batzuk bisitatzera joana zelako. Bi urte geroago aita hil zen. Amak, umea mantentzeko modurik ez zuenez, Vixegraden utzi behar izan zuen, osaba-izeba batzuen etxean. Hiri horretan igaro zuen Andritxek haurtzaroa. Zenbait urte geroago bertako Mehmed Paxa Sokolovitx zubia Zubi bat Drinaren gainean eleberriko protagonista bilakatu zuen[1].
Bigarren hezkuntza Sarajevon egin zuen. 1912tik aurrera Zagreb, Viena eta Krakoviako unibertsitateetan Humanitate ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerra hasi zelarik atxilotua izan zen, Austriaren aurkako erakunde klandestino bateko kidea izateagatik, eta hiru urtez preso egon zen[2]. Gerra amaituta Zagrebeko unibertsitatera itzuli zen, baina diru premiak lanean hastera behartu zuen. Sortu berria zen Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumako (geroago Jugoslaviako Erresuma) Erlijio eta Kanpo Arazoetako Ministerioetan aritu zen. 1920 eta 1941 artean Vaticano, Bucarest, Trieste, Graz, Madril, Brusela, Geneva eta Berlinen diplomazialari lanak egin zituen[3][4].
1941ean, Alemaniak Jugoslavia inbaditu zuenean, Berlindik Belgradora itzuli zen. Hiri horretan igaro zuen Bigarren Mundu Gerra eta orduan idatzi zituen bere hiru eleberririk ospetsuenak: Travnička hronika (Travnikeko kronika) eta Zubi bat Drinaren gainean[5]. 1945ean argitaratu zirenean sekulako arrakasta izan zuten lan hauek[6].
Gerraren ondoko urteetan Jugoslaviako Idazleen Elkarteko presidentea izan zen eta 1949an Jugoslaviako parlamentu federalean sartu zen. 1958an Militza Babitx jantzi diseinatzailearekin ezkondu zen. 1961ean Literaturako Nobel Saria eman zioten, eta jasotako dirua Bosnia-Herzegovinako liburutegiak hobetzeko erabili zuen[2]. Handik aurrera eta, batez ere, 1968an emaztea hil zitzaionetik, jarduera publikoa asko gutxitu zuen. 1975ko martxoaren 13an Belgradon hil zen[3].
Lanak
- Ex Ponto (1918)
- Nemiri (1920)
- Put Alije Đerzeleza (1920). Alija Djerlezen bidaia.
- Zubi bat Drinaren gainean (Na Drini ćuprija, 1945)
- Gospođica (1945). Andereñoa.
- Travnička hronika (1945). Travnikeko kronika.
- Priča o vezirovom slonu (1948). Bisirraren elefantea.
- Prokleta avlija (1954). Leku madarikatua.
- Omer-paša Latas (1977)
Euskaratuak
- Zubi bat Drinaren gainean (Na Drini ćuprija) Elkar, 2010. Itzultzailea: Karlos Zabala.[7]
Erreferentziak
- «kritiken hemeroteka » Zubiaren begia» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
- (Ingelesez) «Ivo Andrić» Drina Zubia Kultur Elkartea 2013-06-14 (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
- Encyclopedia.com: Ivo Andrić
- Nobelprize.org: Ivo Andrić
- «Andric´, Ivo - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
- Ivo Andritx. Zubi bat Drinaren gainean. Hitzaurrea, Karlos Zabalak egina. Alberdania, Elkar.
- Berria.info: Zubiaren begien aurrean. Bixente Serrano Izkoren kritika
Kanpo estekak
- Euskarari ekarriak: Ivo Andritx
- Alberdania.net: Andritx, Ivo
- Argia.com: Desklasifikazioak III: Ivo Andritx