Iveta Radičová
Iveta Radičová (Bratislava, Eslovakia, 1956ko abenduaren 7a) eslovakiar soziologo eta politikaria da, desagertutako Eslovakiako Batasun Demokratiko eta Kristaua – Alderdi Demokratikoa alderdi politikoko kide ohia. Eslovakiako lehen ministroa izan zen 2010eko uztailaren 8a eta 2012ko apirilaren 4a bitartean, herrialdearen historiako lehen emakume lehen ministroa. Aurretik, gobernuko ministroa izan zen bi aldiz. Lehenik Lan ministroa, 2005eko urriaren 17tik 2006ko uztailaren 4ra arte. Eta ondoren, Defentsa ministroa, 2011ko azaroaren 28tik 2012ko apirilaren 4ra arte.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.