Ivano-Frankivsk

Ivano-Frankivsk (ukraineraz: Івано-Франківськ), 1962 arte Stanyslaviv (ukraineraz: Станиславів) edo Stanislav (errusieraz: Станислав), deitua, Ukrainako hego-mendebaldeko hiria eta Ivano-Frankivskeko oblasteko hiriburua da. 2005ean 219.479 biztanle zituen[1].

Ivano-Frankivsk
Івано-Франківськ
Івано-Франківськ
Станіслав
Станиславів
Stanyslaviv
Ukrainako eskualde garrantziko hiria
Ivano-Frankivskeko merkatu plaza Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
Oblast edo probintziaIvano-Frankivsk
AlkateaRuslan Martsinkiv (en) Itzuli
Izen ofizialaІвано-Франківськ
Станіслав
Станиславів
Станіслаў
Stanisławów
Stanisławów
Stanislau
Станислав
Станиславов
Jatorrizko izenaІвано-Франківськ
Станіслав
Станиславів
Posta kodea76000–76490
Geografia
Koordenatuak48°55′22″N 24°42′38″E
Map
Azalera83,73 km²
Altuera244
MugakideakUhryniv (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria238.196 (2022)
341 (2021)
Dentsitatea2.001,65 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1662
Telefono aurrizkia0 342
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakTrakai (en) Itzuli, Lublin, Jelgava, Oradea, Arlingtongo konderria, Wejherowo, Rzeszów, Baia Mare, Brest, Chrzanów, Koszalin, Nowa Sól barrutia, Nyíregyháza, Ochota (en) Itzuli, Opole, Přerov, Rybnik, Świdnica, Târgoviște (en) Itzuli, Tomaszów Mazowiecki, Zielona Góra, Rustavi, Chrzanów udalerria (Polonia Txikiko voivoderria) eta Panevėžys
MatrikulaAT
http://www.mvk.if.ua/en

Bystrytsiaren bazterrean dago, ibai hau Dniesterrekin elkartu baino lehentxeago. Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua da. Aireportua ere dauka[2].

Historia

1650ean sortua izan zen Stanislawow izenarekin. Poloniaren lehenbiziko zatiketaren ondoren (1772) Austriaren mende egon zen 1919 arte. Ordutik eta 1939 arte Poloniaren zati izan zen[2]. 1939ko irailean, Molotov-Ribbentrop itunaren ondorioz, Armada Gorriak mendebaldeko Ukraina inbaditu zuen. Hiria, ordudanik Stanislav deitua, Ukrainako Errepublika Sozialista Sobietarraren barnean gelditu zen. 1941ean, Bizargorri Operazioaren bitartez, Alemaniak inbaditu zuen. Okupatze urteetan (1941-1944) hiriko judu gehienak eta 600 poloniar inguru erailak izan ziren[3]. 1945ean, Ukraina osoa bezala, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren zati bilakatu zen. 1962an, Ivan Franko ukrainiar idazlearen omenez, gaur egungo izena hartu zuen. 1990eko hamarkadan Ukrainako independentziaren aldeko gune garrantzitsuenetako bat izan zen[2].

Ekonomia

Bigarren Mundu Gerraren ostean, industriak berreraiki eta lantoki berriak jaso ziren. Gaur egun industria arinak, zur lantegiak, altzari fabrikak eta elikagai industriak daude[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.