Ivankiv
Ivankiv[1] (ukraineraz: Іванків, translit.: Ivankiv, iˈwɑnkiu̯ ahoskatua) Ukrainako iparraldeko hiria da, Kieveko oblastean dagoena. Teteriv ibaiaren ezkerraldean kokaturik, 2021ean 10.191 biztanle zituen.
Ivankiv | |||
---|---|---|---|
Ukrainako hiri-motako kokalekua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ukraina | ||
Oblast | Kieveko oblasta | ||
Raion of Ukraine | Ivankiv Raion | ||
Posta kodea | 07200 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°55′58″N 29°54′17″E | ||
Azalera | 8 km² | ||
Altuera | 138 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 10.439 (2019ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 1.304,88 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC+02:00 | ||
ivankiv.com.ua |
Historia
Herria 1589an sortu zuten Ivan Proskuraren omenez. Lehenik Ivanov eta Ivanovka deitu zioten, baina gero Ivankiv bilakatzea erabaki zuten. XVII. mendearen hasieran, Krimeako tatariarrek Polesiako hainbat eremutan lau kanpaina militar egin zituzten, eta, ondorioz, hainbat pertsona hil eta beste batzuk preso hartu zituzten.
Txernobylgo zentral nuklearretik 52 kilometro hegoaldera dago, gune kaltetuenetik 20 kilometrora. Ondorioz, Ivankivek ez zuen hondamendi nuklearraren eraginik jasan (Poliske edo Pripiatek ez bezala), baina herriaren mendebaldean ingurabide-errepide bat sortzea erabaki zuten, bizitegi-eremuetan hauts erradioaktiboa ez zabaltzeko.
2022ko otsailaren 24tik aurrera, Ukrainaren inbasioaren arloan Bielorrusiako mugaren eta Kiev hiriburuaren arteko erdibideko puntu estrategiko batean zegoelako, errusiar armadaren bonbardaketek hiria partzialki suntsitu zuten. Suntsitutako eraikinen artean, bertako Historiaren Museoa zegoen, Maria Prymatxenko artista ukrainarraren 25 artelan biltzen zituena, herrialdeko kultura herrikoiaren ikur bat.