Ivana Kobilca

Ivana Kobilca (Ljubljana, 1861eko abenduaren 20aib., 1926ko abenduaren 4a) Esloveniako margolari errealista izan zen, XIX mendean herrialde honetako garrantzitsuenetakoa.

Ivana Kobilca

Bizitza
JaiotzaLjubljana, 1861eko abenduaren 20a
HerrialdeaSerbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
Cisleithania
HeriotzaLjubljana, 1926ko abenduaren 4a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaErrealismoa
Genero artistikoaerretratua

Biografia

Ivana Kobilca Ljubljanan jaio zen familia aberats batean eta heziketa akademiko ona jaso zuen, marrazketaz gain italiera eta frantsesa ere ikasi zituen, eta Vienara joan zen aitarekin Margolari handien lanak ikustera. 1879 eta 1880 artean Vienan ikasi zuen eta hurrengo urtean Munichen.

1888an egin zuen lehenengo erakusketa eta hurrengo urteetan Zagreben, Parisen, Barbizonen eta Florentzian izan zen. 1897 eta 1905 artean Sarajevon bizi izan zen eta 1906 et 1914 artean Berlinen.

1926an Ljubljanan hil zenean Jugoslaviako emakume margolari handiena gisa desribatua izan zen.

Lanak

Lanik garrantzitsuenak 1880. hamarkadan egin zituen eta Esloveniar margolaritza errealistaren erreferentzia bilakatu zen. Erretratuak egin zituen eta baina jendea bere egunerokotasunean ere, hala inguru urbanoan, nola nekazal eremuetan. Berlinen egon ondoren loreak margotzen hasi zen.

Margolan ezagunenak:

  • Kofetarica (1888)
  • Holandsko dekle (1889)
  • Portret sestre Fani (1889)
  • Poletje (1889)
  • Citrarica (1891)
  • Likarice (1891)

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivana Kobilca Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.