Ivan Vazov
Ivan Mintxov Vazov , bulgarieraz Иван Минчов Вазов (Sopot, egungo Vazovgrad, Otomandar Inperioa, egungo Bulgaria, 1850eko ekainaren 27ajul. - Sofia, Bulgaria, 1921eko irailaren 22a) bulgariar idazlea izan zen.
Ivan Vazov | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1897ko abuztuaren 26a - 1899ko urtarrilaren 18a
Hautetsia: 8th Regular National Assembly of Bulgaria (en) ![]()
Hautetsia: 5th Grand National Assembly of Bulgaria (en) ![]()
Hautetsia: 9th Regular National Assembly of Bulgaria (en) ![]() | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Иван Минчов Вазов | ||||||||
Jaiotza | Sopot (en) ![]() | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Lehen hizkuntza | bulgariera | ||||||||
Heriotza | Sofia, 1921eko irailaren 22a (71 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Saint Sophia Church (en) ![]() | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Mincho Vazov | ||||||||
Ama | Saba Vazova | ||||||||
Ezkontidea(k) | Atina Bolyarska (en) ![]() | ||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Vazov (en) ![]() | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hezkuntza-maila | akademikoa | ||||||||
Hizkuntzak | bulgariera errusiera turkiera frantsesa alemana | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, idazlea, antzerkigilea, epailea, itzultzailea, politikaria, prosalaria eta kritikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Plovdiv Oltenița (en) ![]() Svilengrad (en) ![]() Svishtov (en) ![]() Ruse Berkovitsa (en) ![]() Odesa eta Sofia | ||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Influentziak | Khristo Botev | ||||||||
Kidetza | Bulgarian Academy of Sciences (en) ![]() Writers Union of Bulgaria (en) ![]() | ||||||||
Izengoitia(k) | Пейчин, Добринов, Ц-в, Д. Н-ров, Боянец, Белчин eta Н-чев | ||||||||
Genero artistikoa | epopeia lirika | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | People's Party (Bulgaria) (en) ![]() | ||||||||
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Gazte zela Errumaniara bidali zuten ikasketak egitera, eta han iraultzaile bulgariarrekin harremanak izan zituen. 1880an, Plovdiven, egunkariak eta aldizkariak argitaratu zituen. Stefan Stamboloven agintaldian Odesara erbesteratu zen (1886-1889), eta bere maisulana, Pod igoto (1894), bulgariarrek Turkiaren mendean jasandako egoerari buruzko kontakizuna, idazten hasi zen.
Literaturako alor asko landu zituen: olerkiak, kontakizun laburrak, eleberriak, drama historikoak, etab. Oro har, Bulgariaren aldeko maitasunean eta abertzaletasunean oinarrituak dira, estilo errealistakoak, eta Bulgariako historiako pasarte ugari islatu dituztenak.
Haren beste lan aipagarri batzuk: Epopeya na zabravenite (1881-1884); Nemilinedragi (1883); Hashove (1894); Nova Zemya (1896); Svetoslav Terter (1907; Borislav (1910).
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Vazov ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.