Ivan Nikčević
Ivan Nikčević (serbieraz: Иван Никeвић, Nikšić, Jugoslavia, 1981eko otsailak 11) Cuatro Rayas Valladolid taldean ezker muturreko postuan jokatzen duen serbiar eskubaloi jokalari bat da. Serbiako eskubaloi selekzio nazionalean ere jokatzen du.
Ivan Nikčević | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Nikšić, 1981eko otsailaren 11 (43 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | serbiera | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa | ||||||||||||||||||||||
Altuera | 182 zentimetro |
Nikčevićek bere lehen kontratu profesionala Belgradoko Izar Gorriarekin sinatu zuen. Serbiarrekin behin izan zen liga eta kopako txapeldun, eta denbora horretan selekzioarekin behin jokatu zuen. 2005ean Espainiara joatea erabaki zuen, ASOBAL Ligan BM Altearekin jokatzeko. 2007ko udan, talde honek, arazo ekonomikoen ondorioz, lehen mailako talde bezala bere lizentzia erretiratu zuen, eta Balonmano Ciudad de Almeríak kontratatu zuen jokalaria. Urte bete beranduago, Portland San Antoniok fitxatu zuen, Adrián Crowleyren truke. 2011n Club Balonmano Valladolid taldeak fitxatu zuen Håvard Tvedten norvegiarra ordezkatzeko.
Serbiako selekzioarekin 2010 eta 2012ko Europako txapelketak jokatu ditu, azken honetan zilarrezko domina lortuz. 2011ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa ere jokatu zuen. Egundaino 79 nazioarteko partida jokatu ditu, 298 gol sartuz.
Taldeak
- Izar Gorria (1999-2005)
- BM Altea (2005-2007)
- BM Ciudad de Almería (2007-2008)
- Portland San Antonio (2008-2011)
- Cuatro Rayas Valladolid (2011-egundaino)
Palmaresa
Izar Gorria
- Serbiako Liga (2004)
- Serbiako Kopa (2004)