Ivan Mazepa
Ivan Stepanovitx Mazepa (ukraineraz: Іван Степанович Мазепа, polonieraz: Jan Mazepa Kołodyński; Bila Tserkva, Bi Nazioen Errepublika, 1639ko martxoaren 30aGreg./martxoaren 20aJul. - Bender, Moldaviako printzerria, Otomandar Inperioa, 1709ko urriaren 2aGreg./irailaren 21Jul.) zaporizhiar kosakoen atamana izan zen. Ukrainako independentziaren alde borrokatu zen Errusiaren aurrean.
Ivan Mazepa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1687ko abuztuaren 4a (juliotar egutegia) - 1708ko azaroaren 6a (juliotar egutegia) ← Ivan Samoilovych (en) - Iwan Skoropadski →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mazepintsi (en) , 1639ko martxoaren 20a | ||||
Herrialdea | Bi Nazioen Errepublika Errusiar Tsarerria | ||||
Heriotza | Bender eta Varnița, 1709ko irailaren 21a (70 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Galați | ||||
Familia | |||||
Aita | Adam-Stefan Mazepa | ||||
Ama | Mazepa Maryna | ||||
Ezkontidea(k) | Hanna Polovets II (en) (1668 - 1702) | ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | House of Mazepa (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Kyiv-Mohyla Academy (en) | ||||
Hizkuntzak | errusiera poloniera tatarera latina italiera frantsesa alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Gradua | hetman (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa kristautasun ortodoxoa | ||||
Erruteno-ukrainar nobleziako familia batean jaio zen. Kieven eta Varsoviako jesuiten ikastetxe batean ikasi zuen eta ukraineraz, errusieraz, polonieraz, latinez, italieraz, alemanez eta tatareraz hitz egiten zuen. Europan zehar bidaiatu zuen eta lan diplomatikoak egin zituen Joan II.a Kasimiro Poloniako erregearentzat.
1663an bere lurraldera itzuli zen eta militar eta diplomatiko gisa hainbat ataman kosako zerbitzatu zituen. 1687an Mazepa Ukraina Ezkerraldeko ataman aukeratua izan zen. Aberastasun handia pilatu zuen eta Europako jaberik handienetako bat bihurtu zen. Barroko estiloko elizak eraiki ziren, eskolak eta inprentak sortu ziren eta lehen hezkuntza zabaldu zen.
1702an Ukraina Eskuinaldeko kosakoak matxinatu eta Polonia garaitu zuten. Mazepak gerran esku hartu zuen Petri I.a Errusiakoa tsarraren baimenarekin, eta Ukraina Ezkerraldeko zatiak anexionatu zituen.
Pedro I.aren neurri zentralizatzaileek Ukrainako kosakoen autonomiari eragin zioten. Mazepak errusiarrekin borrokatu zuen Poltavako guduan 1708an, baina desertatu eta Karlos XII.a Suediakoarekin elkartu zuen tsarrak kosako zaporizhiarren beste ataman bat izendatzeko asmoa zuela jakin zuenean. Errusiarrek Baturyn, atamanerriko hiriburua, suntsitu zuten.
Poltavako porrotak amaiera eman zion Mazepak Ukrainaren kontrola Suediari transferitzeko itxaropenari, independentzia agindu baitzien. Mazepak Karlos XII.arekin Bender gotorleku turkiarrera ihes egin zuen, eta han hil zen handik gutxira.
Germaniako Erromatar Inperio Santuko printze izendatua izan zen, Liga Santuari emandako laguntzagatik, eta 1708an Errusiako Eliza Ortodoxoak exkomunikatu egin zuen.