Ivan Lendl
Ivan Lendl (Ostrava, Txekoslovakia, 1960) tenislari profesional ohia da. Jaiotzez txekiarra, 1992an estatubatuar herritartasuna hartu zuen.
Ivan Lendl | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ostrava, 1960ko martxoaren 7a (64 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Goshen (Connecticut) |
Familia | |
Aita | Jiří Lendl |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria, tenis entrenatzailea, arte bildumagilea eta golf-jokalaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 1068–242 |
Binaka i/g | 186–139 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) ![]() 20 tennis doubles (en) ![]() |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 79 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
1975ean hasi zen gazte-mailako nazioarteko txapelketa nagusietan jokatzen, eta haren mailako tenislari onena bilakatu zen 1978an. 1979an, profesionaletara igaro, eta, 1980an, zazpi txapelketa irabazi zituen.
Garaipen ugari erdietsi arren —izen handiko Volvo saria 1982an eta 1983an—, ez zuen Grand Slameko lehiaketarik irabazi, 1984ko Roland Garrosen John McEnroe mendean hartu zuen arte. 1985ean, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen, berriro ere McEnroe mendean hartuz, eta, hurrengo bi urteetan, Estatu Batuetako nahiz Frantziako lehiaketak irabazi zituen.
Munduko tenislari onena izan zen 1985-90 bitarteko hainbat alditan, eta Australiako Irekia ere bi aldiz irabazi zuen, 1989an eta 1990ean. Indar eta gaitasun fisikoagatik da ezaguna, edozein motatako pistetan moldatzen delako, belar gainean izan ezik; horrek eragotzi zion, hain zuzen, Wimbledongo Lehiaketa irabaztea. Jokalari garrantzitsua izan zen, halaber, 1980an Txekoslovakiak Davis Kopan lortutako lehen garaipenean. 1992an lortu zuen Estatu Batuetako hiritartasuna, eta 1994an utzi zion tenisean jokatzeari, sorbaldan zuen arazo batengatik.
2012aren hasieraz geroztik, Andy Murrayren entrenatzailea da.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Lendl ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.