Iván Fandiño
Iván Fandiño Barros (Urduña, 1980ko irailaren 29a - Aire-sur-l'Adour, Frantzia, 2017ko ekainaren 17a) bizkaitar toreatzailea izan zen.
Iván Fandiño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Iván Fandiño Barros |
Jaiotza | Urduña, 1980ko irailaren 29a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Mont-de-Marsan, 2017ko ekainaren 17a (36 urte) |
Heriotza modua | laneko istripua: cornada (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | toreatzailea |
Bizitza
Nahiz eta familian afiziorik ez izan eta pilotan ona izan, gaztetik hasi zen toreaketan. Lehenengo pausoak Laudion eta jaioterrian egin zituen. Nobillero moduan 2004ko irailaren 12an debutatu zuen Madrilen eta belarri bat lortu zuen. 2005eko abuztuaren 25ean, Bilboko Aste Nagusian, Vista Alegre zezen plazan toreatzaile bilakatu zen, "Afrodisíaco" izeneko zezen bat hiltzen eta El Juli ugazaita izanik. 2009ko maiatzaren 12an alternatiba berretsi zuen. Estilo klasikozko eta nortasun handikoa, ospetsu bilakatu zen bere lanbidean. 2017ko ekainaren 17an zezen batek harrapatuta hil zen, Aire-sur-l'Adour Okzitaniako herrian.[1][2]
Estatistikak
Denboral[3] | Zezenketa | Belarri | Zezen |
---|---|---|---|
2017 | 13 | 12 | 26 |
2016 | 38 | 37 | 79 |
2015 | 41 | 45 | 90 |
2014 | 61 | 85 | 129 |
2013 | 62 | 86 | 135 |
2012 | 67 | 79 | 147 |
2011 | 47 | 48 | 98 |
2010 | 32 | 33 | 62 |
2009 | 19 | 20 | 38 |
2008 | 24 | 37 | 50 |
2007 | 24 | 32 | 52 |
2006 | 17 | 35 | 33 |
2005 | 3 | 3 | 6 |
Guztira | 448 | 552 | 945 |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Muere el torero Iván Fandiño tras sufrir una cornada en el costado - RT» RT en Español (Noiz kontsultatua: 2017-06-17).
- (Gaztelaniaz) taurino, Revista de toros | Noticias toreros y corridas | Portal. «Un toro mata a Iván Fandiño en Aire Sur l´Adour» Revista de toros | Noticias toreros y corridas | Portal taurino (Noiz kontsultatua: 2017-06-17).
- Estadísticas toreros, mundotoro.com
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iván Fandiño |
- Webgune ofiziala, ivanfandiño.net