Itzubaltzeta
Itzubaltzeta[1] (gaztelaniaz Romo) Getxoko auzoetariko bat da. Areeta, Neguri eta Leioa artean dagoena. Neguri eta Areetarekin batera, udalerriko hiru barrutietako bat osatzen du. Enpresaburu baten abizena du jatorri Romo herriak, honek bere enpresako langileentzako etxeak Itzubaltzeta eremuan eraiki zituenean; eremu hari ere Kresaltzu deitzen zitzaion, gaur egun auzoko kale nagusiaren izena dena.[2] Auzoaren ikurra ferra da, antzina bertatik igarotzen zen trenbidea forma hori zuelako.
Itzubaltzeta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Jose Deunaren eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Getxo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′39″N 3°00′32″W |
Demografia |
Auzoaren gehiengoa Getxo bada ere, bada Leioa den auzoko zati bat, Pinueta izena duena. Udalerri bien arteko muga kale batek markatzen du, kale honek Getxon Gobelaurre izena hartzen du, eta Leioan (espaloiaren beste aldean), Amaia etorbidea.
Jaiak
Auzoko jaiak abuztuaren 2tik 6ra dira, Aingeruen anderearen eguna ospatzen delarik.
Gaztetxea
Udalerriko gaztetxeetariko bat, Itzubaltzeta gaztetxea, auzoan dago kokaturik.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Euskaltzaindiaren 1979ko erabakiaren kopia
- Mikel Gorrotxategi Nieto; Sofia Suso Otxoa de Eribe. (2004). Getxoko leku izenak. Getxo: Getxoko Udala (Euskara Zerbitzua), 213 or. ISBN 8460903729.
Aipua: «Kresaltsu bide da gaur egun Romo izenaz ezagutzen den auzoaren benetako izena edo izenetako bat. Jakina denez, Romo izena inguruko lurrak erosi eta lantegia eraiki zuen jabearen deitura da. Euskaltzaindiak behiala Itzubaltzeta izena ere proposatu zuen ingurua izendatzeko, baina ez zuen zehaztu nondik heldu den.».
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo-estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |