Itziar Lozano
Itziar Lozano Urbieta (Getxo, Bizkaia, 1941 – Mexiko Hiria, 2007ko irailaren 24) euskal psikologoa, Mexikon feminismoaren bultzatzaile garrantzitsua izan zen.
Itziar Lozano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Icíar Lozano Urbieta |
Jaiotza | Getxo, 1941 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2007ko irailaren 24a (65/66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Biografia
1941an Getxon jaioa bere aurtzaroa Areeta auzoarekin lotuta dago. 1960. hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetara joan zen han Doktoreago egiteko asmoz. Bukatu zuenean Mexikora joan zen. Hasiera batean bere asmoa opor batzuk hartzea baldin baziren, azkenean bertan finkatu zen. 2007an Mexiko Hirian hil zen minbiziaren ondorioz.
Ibilbidea
- 1977tik 1992ra arte Comunicación, Intercambio y Desarrollo Humano en América Latina (CIDHAL) elkarte mexikarraren partaidea izan zen. Askoren iritziz hau da Amerika Latinarraren emakumeen elkarte zaharrena eta feminismoaren bultzatzaile garrantzitsua. Urte haietan, CIDHALen, Itziar Lozanok tailerrak eta ikastaroak antolatu eta zuzendu zituen. Beste gaien artean, buruzagitza eta osasun erreproduzitzailea landu zuen.
- 1981ko azaroan Mexikoko Emakumeen Topaketa Nazionalaren eragilea izan zen. Mexikoko Hirian egin zen eta bertan arlo guztietako emakumeek hartu zuten parte. Batzar hori Mexikoko emakumeen borrokan abiapuntua izan zen.
- 1985ko Mexikon gertatutako lurrikararen ondorioz Mujeres en Acción Sindical erakundea sortzeko lagundu zuen.
- 1996 eta 1997 Itziar Lozano Komisio Europearrarekin lan egin zuen. Urte horietan emakume nerabeei zuzendutako programak Costa Rica, Nikaraguan eta Hondurasen koordinatu zituen.
- 2000tik 2003ra berak eragindako Red Nacional Milenio Feminista erakundean lan egin zuen, han ere koordinazio postua betetzen.
- Instituto de las Mujeres de la Ciudad de México erakundean lan egin zuen.
- Mexikoko UNAMen (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa), Chiapasko Unibertsitate Autonomoan eta Mexiko Hiriaren Unibertsitate Autonomoan irakasle aritu zen, Psikologia Fakultateetan.[1]
Bibliografia
Itziar Lozanko obra ugari argitaratu zuen, guztiak gaztelaniaz:
- González, M. eta Lozano, I., (1994) La mujer, taller de la vida: Constructora de la nueva sociedad, Habana, CCP-LAC.
- González, M. eta Lozano, I. (1986), Feminismo y movimiento popular en América Latina, Mexiko, EMAS/CIDHAL, Pensamiento y Luchas saila 8.
- González, M. eta Lozano, I. (1987), Feminismo y movimiento popular: ¿desencuentro o relación histórica?, Mexiko, EMAS/CIDHAL, 38 or.
- Vargas Valente, V. eta Lozano, I. (1991), Mujeres y desarrollo: estrategias y proyectos, Madril, Coordinadora de ONG para el Desarrollo, ISBN 84-604-2592-4.
- Lozano, I. (1993), "Los retos del ONG's feministas en México frente a la próxima década", La mujer latinoamericana ante el reto del siglo XXI : IX Jornadas de Investigación Interdisciplinaria sobre la Mujer liburuan, Madril, pp. 369-380, ISBN 84-7477-430-6.
- Lozano, I. (1994), "Movimiento de mujeres, feminismo y cooperación en la década de los noventa", Foro Internacional "Mujer, Poder Político y Desarrollo", liburuan, Sevilla, 89-100 or, ISBN 84-7799-096-4.
- González, M., Loria C. eta Lozano, I. (1998), Utopía y lucha feminista en América Latina y el Caribe: reflexiones sobre las perspectivas de los movimientos de mujeres, Mexiko, CIDHAL/EMAS/GEM, 28 or.
- LOZANO, Itziar. (1999) Género y refugio. Mexiko, ACNUR.
- Lozano, I. (2001), La salud reproductiva en el marco de la cooperación al desarrollo, CIDOB d'afers internacionals aldizkaria, (51), 189-204 or., ISSN-e: 1133-6595.
- Martín, C. eta Lozano, I. (2002), Ni guerra ni paz. Desarrollo en el refugio. Esperanza y desafíos de la cooperación con el Sahara, Euskal Herriko Unibertsitatea, Hegoa, Bilbao.
- Lozano I. (2003), Nociones de Juventud. Ultima década, 11(18), 11-19. https://dx.doi.org/10.4067/S0718-22362003000100002.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Itziar Lozanoren bloga.
- (Gaztelaniaz):Itziar Lozanori buruzko artikulua El País egunkarian, 2007/09/28.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.