Itziar Ituño
Itziar Ituño Martinez (Basauri, Bizkaia, 1974ko ekainaren 18a) aktore euskalduna da.[1] Interpretazioa ikasi zuen Basauriko Antzerki Eskolan, eta soziologia ikasketak ere gauzatu zituen.[2] Lan ugari egindakoa da antzerkian, telebistan zein zineman. Ezagun egin da ETB 1eko Goenkale telesailean egindako paperagatik, 15 urtez Nekane Beitia pertsonaia antzeztu baitzuen. Beste lan ezagun batzuk Lasa eta Zabala, Errementari eta Loreak filmak dira. Halaber, La casa de papel telesailean (Antena 3 katean aurrena, ondoren Netflix plataforman) egindako lanak nazioartean ezagutarazi du.
Itziar Ituño | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Basauri, 1974ko ekainaren 18a (49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Aktore lanez gain musika munduan ere aritu izan da abeslari lanetan, Dangiliske dantza taldean eta EZ3 zein Ingot rock taldeetan.
Lehen urteak
Ama nafarra du, Lizarra aldekoa. Aitaren familian gehienak bizkaitarrak baziren ere, Itziar oso giro erdaldunean hazi zen, Francoren diktaduraren ondoren euskara erabat galdu baitzen bere familian. Basaurin jaioa, haurtzaroa Kareaga (Kalero) auzoan igaro zuen.[3] Gurasoak Basauriko ikastolara bidaltzen saiatu ziren, euskara ikas zezan, baina kanpoan geratu zen eta ikasketak A ereduan egin behar izan zituen. Nerabezaroan deseroso sentitzen hasi zen euskaldun sentitu arren euskararik gabekoa zelako, eta AEKn izena ematea erabaki zuen, Basauriko Bolintxu euskaltegian. Gerora EGA eskuratu zuen.[4]
Txikitan gurasoek zinema-aretoetara zein antzokietara eramaten zuten sarri, eta horrek antzeztearekiko zaletasuna piztu zion. 14 urterekin Basauriko antzerki eskolan hasi zen, afizioz, aktore izango zela pentsatu gabe. Izan ere, oso lotsatia zen eta hasiera batean asko sufritzen zuen bertan.[5] Gerora argi eduki zuen aktore izan nahi zuela, baina badaezpada ere Soziologia ikasketak gauzatu zituen. Soziologia urbano-industrialean eta politikoan espezializatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.[4]
Aktore lanetan hasi aurretik ikastola bateko jantokian egin zuen lan.[6] Gerora Fagor enpresan hasi zen lanean, hozkailuak egiten.[7] Haren aitak ere enpresa berean egiten zuen lan.[8] 1995ean Basauriko Atzerki Eskolako antzerki-ziurtagiria eskuratu zuen.[4]
Aktore ibilbidea
Hastapenak
Bere lehen aktore lanak antzerkian egin zituen. Kaleko emanaldietan hasi zen 1995ean, Ttirrinki Ttarranka eta Bakardade antzerki konpainiekin. Basaurin Tarima taldeak antolatzen zuen kale antzerki jaialdietan ibili zen, Ramon Barea eta Itziar Lazkano irakasle zituela.[9] 1997an izan zuen lehen papera telebistan, Agur, Olentzero, agur gaztelerazko telefilmean. Horren aurretik, 1995 eta 1996 bitartean, zenbait publizitate bideotan eta film laburretan parte hartu zuen.
Goenkale eta bestelako lanak
Fagorren lanean zebilela curriculuma bidali eta ETB 1eko Goenkale telesailerako proba bat egin zuen. Hasieran egin zuen proba Imanol (Iñaki Perurena) pertsonaiaren etxea garbitzen zuen neskaren papererako izan zen, baina ez zuten hartu.[10] Hala ere, handik hilabete batzuetara dei bat jaso zuen zuzenean paper bat eskainiz. Jakin zuenean fabrikako lanpostu finkoari uko egin zion. 1998-1999 denboraldian (telesailaren 5. denboraldian) hasi zen telesailean, Nekane Beitia ertzain hasiberriaren paperean. Lehenengo agerraldia 1999ko martxoaren 3an izan zen. Pertsonaiak joan-etorriak izan zituen telesailean; baina orotara 15 urtez aritu zen bertan lanean, telesailaren azken denboraldirarte (2015ean).[11] Tarte horretan Nekane Beitia pertsonaia Arraldeko komisaldegiko ertzainburua bilakatu zen, eta paper honek Itziar Ituñori ospea ekarri zion Euskal Herrian.
2000ko hamarkadan ETBren beste telesail batzuetan paper sekundario zein episodikoak izan zituen. Goenkale telesailean aritu zen urteetan zehar beste zenbait filmetan ere parte hartu zuen, besteak beste Agujeros en el cielo (2004), Izarren argia (2010), Sabin (2011) Dragoi Ehiztaria (2012) eta Lasa eta Zabala (2014). Horretaz gain antzerkian lanean ere jarraitu zuen, hainbat obratan parte hartuz.[12] 2017ko Donostiako Zinemaldian Euskal Zinema eta ETB Galaren aurkezlea izan zen.[13]
Euskal Herritik haratago
Itziarren Euskal Herriko mugetatik haragoko ospea lortu zuen Loreak filmarekin, film onenaren Goya sarirako izendapena lortu zuenean eta Espainiako Zine Akademiak filma Oscar sarietarako hautagai izendatu zuenean. 2016an Igelak filmean parte hartu zuen. Loreak filmean agertu ondoren Madrilera joan zen lan bila[14], eta Antena 3 katearen La casa de papel telesailerako proba egin ondoren protagonista papererako hartu zuten. Telesaila Netflix plataformak eskuratu zuen, eta horrek nazioartean ezaguna izatea ekarri zion. 2018an telesailak Drama Onenaren Nazioarteko Emmy Saria eskuratu zuen.[15][16]
Boikota
Antzezleak parte hartu zuen La casa de papel telesailari boikot egin zioten sarean, estreinaldiaren aurreko eta ondoko egunetan. Izan ere, Miren Gaztañaga aktorearekin gertatu bezala, zenbaitek ez zuten ondo ikusten Ituñok telesail horretan parte hartzea.[17]
Hala, traol bat sortu zuten Twitterren, #BoicotLaCasaDePapel izenekoa, eta bertan, Dena da ETA kasuko logikari jarraikiz, ETAren alde egotea leporatu zioten Itziarri, Euskal Preso Politikoen sakabanaketaren kontra agertu zelako. Horregatik, boikotaren aldekoen iritziz, Itziarrek eta telesailak berak boikota merezi zuten, hilabete lehenago El guardián invisible filmak merezi izan zuen bezalaxe. Boikotatzaileek halaber gogoratu zuten iraganean Itziarrek Bildu alderdi politikoaren alde hitz egin izana.[18]
Azken lanak
2017an Errementari filmean paper txiki bat antzeztu zuen. 2018ko Basque Selfie filmaren protagonistetako bat izan zen, eta berak zuzendutako (Des)kontrolatuta? antzerki obra estreinatu zuen. Antzezlan honek Pabilioi 6ren Antzerki Arinaren publikoaren saria jaso zuen.[19] 2019an Voces zein El silencio de la ciudad blanca filmetan agertu zen, eta La casa de papel telesailaren hirugarren denboraldia estreinatu zuen.
Bere hurrengo lanen artean Hil kanpaiak filma dago, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritua. Imanol Rayok zuzendua, filmeko protagonista izango da Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalezekin batera.[20] 2020an Igor Legarreta zuzendariaren Ilargi guztiak pelikulara batu zen, protagonista gisa, Josean Bengoetxearekin batera.[21][22] Urte berean Alardea telesail laburraren grabaketekin hasi zen, baina grabaketak eten egin ziren koronabirusaren pandemiagatik.[23] Ingelesez egindako lehen papera iragarri zuen Salvation Has No Name animaziozko film laburrerako, 2020 amaieran estreinatzeko programatua.[24] Film labur hau Ituñoren lehen animazio papera ere bada.
Aktibismoa
2002an Amazoniara joan zen kooperante gisa, antzerki tailerrak ematera.[25]
Bizitza pertsonala
2019ko azaroan tupi guarani kulturako gizon batekin harreman bat hasi zuela adierazi zuen.[26] 2020ko martxoan COVID-19 gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.[27][28]
Lanak
Filmak
Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
1995 | Sex machine | Film laburra | |
1996 | Ricardo | Film laburra | |
1996 | La lección | Film laburra | |
1996 | Al, Ben & Gail | Film laburra | |
1997 | Agur Olentzero, agurǃ | Telefilma | |
1998 | Otxate | Film laburra | |
2003 | El final de la noche | Raquel | Protagonista |
2004 | Agujeros en el cielo | Elena | Protagonista |
2005 | Seré tus ojos | Film laburra | |
2005 | Arkadia | ||
2007 | Silencios | Film laburra | |
2008 | Entereza | Film laburra | |
2010 | Izarren argia | Sor Angustias | Sekundarioa |
2012 | Bárbara | Film laburra | |
2012 | Dragoi Ehiztaria | Maddalen | Protagonista |
2014 | Sabin | Paulina Arana | Telefilma |
2014 | Loreak | Lourdes | Protagonista |
2014 | Lasa eta Zabala | Amaia | Protagonista |
2014 | El Buen Mal | Emakumea | Film laburra |
2015 | Un otoño sin Berlín | Sofía | Sekundarioa |
2016 | Igelak | Carmen | Sekundarioa |
2017 | Morir | Erizaina | Sekundarioa |
2017 | Errementari | Ana | Sekundarioa |
2017 | For the Good Times | Ainhoa | Film laburra |
2017 | Tarde para el recreo | Ama | Film laburra |
2018 | Basque selfie | Ane | Protagonista |
2019 | Voces | Aitana | Protagonista |
2019 | Lekitxoko Etxea | Maitane | Film laburra |
2019 | El silencio de la ciudad blanca | Guevara doktorea | Sekundarioa |
2020 | Hil Kanpaiak | Karmen | Protagonista |
2020 | Ilargi guztiak | Protagonista | |
2020 | Nora | Gasolindegiko langilea | Sekundarioa |
2020 | Salvation Has No Name | Apaiza (ahotsa) | Film laburra |
2023 | Irati | Mari | Protagonista |
Telebista
Urtea | Izenburua | Papera | Katea | Oharrak | Err |
---|---|---|---|---|---|
1999-2001 2005-2015 |
Goenkale | Nekane Beitia | ETB 1 | 1500 ataletik gora
|
|
2000 | Ander eta konpainia | Jaione | ETB 1 | Episodikoa (13. atala) | |
2000-2001 | Teilatupean | Ana | ETB 1 | Sekundarioa | |
2002 | Kilker dema | Estibaliz | ETB 1 | Episodikoa (7. atala) | |
2002 | Platos sucios | ETB 2 | Episodikoa | ||
2010 | Goenkale 3000 | Bere burua | ETB 1 | Gala berezia | [29] |
2010 | Euskal Kantuen Gaua | Bere burua | ETB 1 | Izarren argia lantaldea | |
2011 | Vaya Semanita | ETB 2 | Episodikoa | ||
2012 | Finlandia | Bere burua | ETB 1 | Atalaː "Naroa Agirre eta Itziar Ituño" | |
2012 | Goenkale 18 | Bere burua | ETB 1 | Gala berezia | [30] |
2012 | 30 Urte Gozaaaatzen! | Bere burua | ETB 1 | Urtezahar gaueko saio berezia | [31] |
2014 | Euskal Kantuen Gaua | Bere burua | ETB 1 | Goenkaleko aktoreekin | |
2015 | Zuek hor | Bere burua | ETB 1 | Atalaː "Itziar Ituño eta Iñigo Segurola" | [32] |
2015 | Soinu ehiztaria | Bere burua | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) | [33] |
2015-16 | Kaixo 2016 | Bere burua | ETB 1 | Loreak lantaldea gonbidatua | [34] |
2016 | Pintxo & Pote | Bere burua | ETB 1 | Agerpen laburra (atal 1) | [35] |
2017 | Cuéntame cómo pasó | Koro Zabaleta | TVE | 5 atal | |
2017 | Pulsaciones | Aktore gonbidatua | Antena 3 | Atal 1 | |
2017-2021 | La casa de papel | Raquel Murillo / Lisboa | Antena 3 / Netflix | Pertsonaia nagusia (41 atal) | |
2018 | Gure kasa | Bere burua | ETB 1 | Atalaː "Itziar Ituño" | [36] |
2018 | Bilboko Aste Nagusia 2018 | Bere burua | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) | [37] |
2019 | Gure doinuak | Bere burua | ETB 1 | Atalaː "Itziar Ituño eta Nerbioi Ibarra" | [38] |
2019 | Nunca es tarde | Bere burua | Fox Sports Sur | Gonbidatua (atal 1) | |
2019 | O Programa de Cristina | Bere burua | SIC | Gonbidatua (atal 1) | |
2019 | Egunak egin du | Bere burua | ETB 1 | Kolaboratzailea (atal 1) | [39] |
2019 | Gabonǃ Kantantzera gatozǃ | Bere burua | ETB 1 | Ingot taldearekin | [40] |
2020 | Vivement dimanche | Bere burua | France 2 | Gonbidatua (atal 1) | |
2020 | Barre librea | Bere burua | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) | |
2020 | The Basque Route | Bere burua | ETB 2 | Gonbidatua (atal 1) | [41] |
2020 | Alardea | Amaia | ETB 1 | 4 atal | [42] |
2021-2022 | Kaixo 2021 | Bere burua | ETB 1 | Kolaborazio berezia Mikel Urdangarinekin batera | |
Antzerkia
- Fortius (1995, Bakardade) - Kaleko antzerkia
- Izarrak - Estrellas (2003, Teatro Paraiso)
- Amets gozoak (2003, Teatro Paraiso)
- Ciudad Salvaje (2003, Teatro Mutante)
- Pakitarentzat bakarrik (2004, Txalo)
- Zeta - Seda (2005, Hika Teatroa)
- Jostailuen istorioak - Historia de juguetes (2005, Teatro Paraiso)
- Lapurzuloa - Cueva de ladrones (2007, Kanpingags)
- Grönholm metodoa - Metodo Grönholm (2008, Txalo)
- Auri Auri (2010, Kukubiltxo)
- Ilunpetan - El apagón (2010, Kanpingags)
- Amantalaren ahotsa (2011, Hika teatroa)
- Herioa eta dontzeila (2012)
- Hitzak - Palabras (2013, Hika teatroa)
- Barealdi majikoa (2014, Tanttaka)
- Koadernoa Zuri - Cuaderno en blanco (2016)
- Desoxirribonucleico (2017).
- Funtzak (2017).
- Yo soy Pichichi (2018)
- La Tarara(2022, Hika Teatroa)
Zuzendaritza
- (Des)kontrolatuta? (2018, Pabellón 6) - Antzezlana
Musika
Ingot musika taldeko abeslaria da.
Sariak eta aitortzak
Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza | Err. |
---|---|---|---|---|---|
2014 | Tokio Latin Beat Film Festival (Japonia) | Emakumezko Aktore Onena[lower-alpha 1] | Loreak | Irabazlea | [43] |
2015 | 18eme Cinespeña Toulouse (Frantzia) | Emakumezko Interpretazio Onena | Loreak | Irabazlea | [44] |
2019 | AISGE Saria | Interpretazio Nabarmenaren Saria | Irabazlea | [45] | |
2019 | Sorrento Social World Film Festival (Italia) | Sari Berezia | Irabazlea | [4] | |
2019 | VI. Ramon Labaien Saria | Irabazlea | [46] | ||
- 2021ean Santurzine jaialdiaren antolatzaileengandik Serantes Saria jaso zuen Ituñok bere ibilbidegatik [47]
Oharrak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Itziar Ituño» euskalaktoreak.eus (Euskal Aktoreen Batasuna - Actores Vascos) (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- Colina, Sustrai. (2007). «Itziar Ituño: "Oso argi daukat ‘mertzenario’ bat naizela"» Argia (Argia).
- (Gaztelaniaz) «Rockera, socióloga y fan de Darín: Así es Itziar Ituño, la inspectora Murillo de 'La casa de papel'» vf 2018-07-17 (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- (Ingelesez) «Itziar Ituño - Loinaz Representación» www.loinazactores.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- Urkizu, Urtzi. (2017). «Ahomenetan - Itziar Ituño eta Miren Gaztañaga. Indartuta atera dira erasotik» www.berria.eus (Berria) (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- (Gaztelaniaz) Lakunza, Rosana. (2020). «Itziar Ituño: "Ser anónimo es una cosa maravillosa que mucha gente no valora"» www.deia.eus (Deia, Noticias de Bizkaia) (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- Uriarte, Nagore. (2018). «Prekarietatea alfonbra gorrian» ALDA (ELA, Euskal Sindikatua) (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
- (Gaztelaniaz) Mantilla, Jesús Ruiz. (2019-08-13). «Itziar Ituño: “Nunca me he enamorado del enemigo”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- Goikoetxea, Amaia. (2018-07-03). «Itziar Ituño: “Begira zelako zineastak irten diren hemendik: harrapatu horiek, inbertitu diru apurtxo bat kulturan, ez guztia futbolean, eta egin telesail potente bat”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- Ibañez, Maider. (2014-11-10). «Itziar Ituño: “Konfiantza galdu eta aktore izateko grina erabat abandonatu nuen”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- Urkizu, Urtzi. «Ikasbide eta lanbide» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- (Gaztelaniaz) «Itziar Ituño» www.loinazactores.com (Loinaz Representación) (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- «Festival de San Sebastián :: Fashion from San Sebastian, Gipuzkoa and the Basque Country to dress the presenters of the San Sebastian Festival galas» web.archive.org 2018-02-22 (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- Arretxea, Lander. (2019). «"Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herrian"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- Erredakzioa. (2018-11-21). «'La casa de papel' telesailak dramarik onenaren Emmy saria irabazi du» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- (Gaztelaniaz) País, El. (2018-11-20). «‘La casa de papel’ se lleva el Emmy Internacional a mejor drama» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- Solá Gimferrer, Pere. (2017). «La casa de papel, víctima de un boicot por la ideología de Itziar Ituño» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2017-05-01). «Piden boicotear la serie 'La casa de papel' por la presencia de la actriz vasca Itziar Ituño» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- Erredakzioa. (2018-04-27). «Itziar Ituñoren (Des)Kontrolatuak obrak jaso du Pabilioi 6en Antzerki Arinaren publikoaren saria» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- «Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' nobelan oinarritutako filma egingo dute» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-15).
- «Igor Legarreta, Ilargi guztiak filmatzen Itziar Ituño eta Josean Bengoetxearekin» Euskal Irrati Telebista 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- Erredakzioa. (2020-02-27). «'Ilargi guztiak' filma errodatzen hasi da Igor Legarreta» Zinea (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- «Urduñan grabatzen hasi ziren “Alardea” telesaileko hamar kide gaixorik daude eta batek positibo eman du koronabirusagatik - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- (Ingelesez) «Itziar Ituño (OFIZIAL) on Instagram: “Nire lehenengo papera ingelesez laburmetrai hontan izan da. Produktoreak laguntzare bila dabiz weborri hontan :…”» Instagram (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- Gure Doinuak. (2019-01-23). «Ituño, tupi-guaraniar hizkuntzak eta jendeak euskaldunokin duen parekotasunaz» EITB (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
- (Gaztelaniaz) Correo, Redacción. (2019-11-11). «La inspectora 'Murillo' se enamoró de peruano en Iquitos y ya vive con él» Correo (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- Ibañez, Maider. (2020-03-18). «Itziar Ituño aktore basauriarrak Covid-19an positibo eman du» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- (Gaztelaniaz) Martínez, Aitor. (2020). «Itziar Ituño: "Esto no es una gripe y el cuerpo lo nota enseguida"» Diario de Noticias de Navarra (Editorial Iparragirre) (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- «Ospakizun berezia 'Goenkale'ren 3.000garren atalaren karietara» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «'Goenkale 18' gala berezia, astearte honetan ETB-1en» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «30. urtemuga ospatuz agurtuko du urtea ETBk» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «EiTB» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «Itziar Ituño, gaur, 'Soinu Ehiztaria' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «Gabon zaharreko kanpaiak Donostiatik eskainiko ditu ETBk» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «'Pintxo & Pote' Donostiako Zinemaldian izango da gaur gauean» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «Itziar Ituñori elkarrizketa,'Gure Kasa'n» El Diario Vasco 2018-01-17 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «Itziar Ituño aktorea, gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «Nerbioi ibarreko doinuak, Itziar Ituñorekin, gaur gauean, 'Gure Doinuak' saioan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «Itziar Ituño: Zeugaz' abestiaren izena tatuatzera heldu dira Brasilen'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «'Gabon! Kantatzera Gatoz' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en» Euskal Irrati Telebista 2019-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- «Iñaki Urrutiak ibilbide turistikoak egingo ditu The Basque Route saioan» Euskal Irrati Telebista 2020-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-18).
- «Alardea telesaila estreinatuko du ETB1ek udazken honetan» Euskal Irrati Telebista 2020-07-31 (Noiz kontsultatua: 2020-07-31).
- (Frantsesez) «Edition 2015» Festival Cinespaña (Noiz kontsultatua: 2020-06-07).
- Press, Europa. (2021-09-27). «Itziar Ituñoren ibilbidea aitortuko du Santurzine jaialdiak, Serantes saria emanez» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).