Itziar Alkorta Idiakez
Itziar Alkorta Idiakez (Donostia, 1967ko irailaren 1a) bioteknologian eta giza-ugalketako teknologia berrietan aditua den legelaria da, baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea ere.[1] Zuzenbide Fakultatean lan egiten du Donostian. UPV/EHUko Berrikuntza eta Kalitate Errektoreordea izan zen (2009–2012),[2] Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea (2013-2015),[3] eta UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria da 2019tik.[4]
Itziar Alkorta Idiakez | |
---|---|
EHUko Udako ikastaroen zuzendaria (Arg.: Eusko Ikaskuntza, 2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967ko irailaren 1a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta abokatua |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Eusko Jaurlaritza (2013 - 2015) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Jakiunde |
Ikertzaile
2001ean defenditu zuen doktore-tesian giza-ugaltzeko teknologia berrien lege-alderdiak aztertu zituen Gil Rodriguez doktorearen zuzendaritzapean. Jarraian egonaldiak egin zituen Hastings Center for Bioethics zentroan (New York) eta Pennsylvania-ko Unibertsitateko Center for Bioethics-en (Filadelfia). Europako Parlamentuari bioteknologien arauketaren inguruan egin zitzaizkion gomendioak idati zituentaldean parte hartu zuen. 2016/2017 ikasturtean Bordeleko Unibertsitatean ikermugikortasun-egonaldi bat burutu zuen, eta geroago Sidney-ko Unibertsitatean ponente aritu izan zen 2018an Biocommodity-ei buruzko kongresu batean. Bioetikaren gaineko eztabaida sozialetan ohiko parte–hartzaile aktiboa izaten da Euskal Herrian eta estatu mailako medioetan.[5] Haurdunaldi subrogatuaren gairi ekarpen handia egin dio eta euskal feministentzat erreferentea da gai honetan.[6]
Irakasle
UPV/EHUko Berrikuntza eta Kalitate Errektoreorde izan zenean IKD Ikaskuntza eredua jarri zuen martxan. Halaber, Zokoako Mugarteko Kanpusaren Ocean I3 programa zuzentzen du, UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitateen arteko formazioa eta ikerketa koordinatu nahi dituena.
Hainbat elkartetako dinamizatzaile
Eusko Ikaskuntzako Idazkaritzatik Eleria aldizkari juridikoa abian jarri zuen, eta erredakzio-kontseiluko kidea da.[8][9] Politika publikoen kudeaketan ere aditua izanik hainbat ikerketa-programa instituzional ebaluatu ditu.
Jakiunde, Zientzia, Letrak eta Artearen Euskal Akademiaren Idazkaria da.
Lanak
Unibertsitate mailako euskarazko produkzioaren Inguma datu-basean Alkortaren 36 ekarpen jasotzen ditu. Bi liburu idatzi ditu euskaraz:
- Euskal zuzenbide zibilaren oinarriak. (2007) Mikel Karrerarekin. UPV/EHU arg[10]
- Zuzenbide zibileko ikasgaiak. Pertsona. 2003, UPV/EHU arg[11]
Zuzenbidezko bi liburu klasiko itzuli ditu:
- Munduko zuzenbideen testu-bilduma. 2008. Jon Alonso Fourcade, eta Haritz Monreal Zarraonaindiarekin. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[12]
- Familia zuzenbidea. I bol. 1996. Juan M. Etxeberria, Santiago Goñi Zabala, Mikel Karrera Egialderekin. UPV/EHU arg[13]
Baita 14 artikulu ere, beti zuzenbideaz, baina bakoitzean beste arlo bat ere aztertuz: Informatika, ekonomia, bioteknologia, euskara...[14]
- Zuzenbide zibileko "practicum": gidaliburua. 2018. Santi Goñi, Mikel Karrera, eta Naiara Rodriguez Elorrietarekin. ZUZENBIDEA IKASTEN
- Goi mailako hezkuntzaren europar esparruko unibertsitate antolakuntzako ereduak. 2010. RVAP. Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria
- Gregorio Monreal Zia. 2008. ELERIA
- Zelula amen soka luzea. 2007. Ana Galarraga Aiestaran, eta Maria del Mar Vivanco Ruiz-ekin. ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
- Zuzenbide penaleko eta zuzenbide zibileko koadernoak. 2004 Jon Mirena Landa Gorostiza. ELERIA
- Garraioa eta energia ekoizpena askoz gehiago landu behar dira. 2003. Koro Garmendia Iartza, eta Abel Muniategi Elorza-rekin. ELERIA
- Giza ugalketarako medikuntzaren lege-mugak. 2003. ELERIA
- Elkarrizketa: Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga. 2001. ELERIA
- Ikerketa juridikoa euskaraz. 2001. Alberto Atxabal Radarekin. ELERIA
- Justizia eta burujabetza: IV. Justizia eta hizkuntza. 2001. ELERIA
- Euskararen Normalkuntzarako Legearen gaineko gogoetaren arrazoiak. 2000. Jose Ramon Bengoetxea Caballerorekin. ELERIA
- Eleriaren ale monografikoa, "Euskararen normalkuntzarako legearen XVII. urtea... 1999. RIEV
- Klasikoak. 1998. ELERIA
- Informatika juridikoa: obligazio-zuzenbidean egindako aplikazioa. 1992 Pili Lizasorein. UZTARO
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Women's Reproductive Rights av Heather Widdows, Aitziber Emaldi Cirion, Itziar Alkorta Idiakez (Bok)» Bokus.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- Alkorta, Itziar. www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Itziar Alkorta Idiaquez - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- Berria. (2019-02-14). «EHUk Itziar Alkorta izendatu du udako ikastaroen buru» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- (Gaztelaniaz) Alkorta, Itziar. (2006). «Donación de óvulos. Artículos escritos por Itziar Alkorta Idiakez» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- (Gaztelaniaz) «“Haurrak katean eta mugaz bestalde ekoiztea ez da jasangarria”» pikara magazine 2021-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
- Alkorta Idiakez, Itziar. (1997-04-05). «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Euskaldunon gunkaria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
- «Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- Alkorta Idiakez, Itziar; Egialde, Mikel Karrera. (2007). Euskal zuzenbide zibilaren oinarriak. UPV/EHU arg ISBN 978-84-690-4992-1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- Alkorta Idiakez, Itziar. (2003). Zuzenbide zibileko ikasgaiak. Pertsona. UPV/EHU arg ISBN 978-84-8373-513-8. (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- Itziar Alkorta Idiakez, Jon Alonso Fourcade, Haritz Monreal Zarraonaindia. (2008). Munduko zuzenbideen testu-bilduma. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala).
- F. de Asis Sancho Rebullida, J. L. Lacruz Berdejo, A. Luna Serrano, J. Delgado... Itzulpena: Itziar Alkorta Idiakez, Juan M. Etxeberria, Santiago Goñi Zabala, Mikel Karrera Egialde. (1996). Familia zuzenbidea. I bol.. UPV/EHU.
- «Itziar Alkorta Idiakez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
Kanpo estekak
- Euskal Zuzenbide Zibila liburua
- Zuzenbide zibileko ikasgaiak. Pertsona liburua
- Itziar Alkorta Idiaquez - Irekia: Eusko Jaurlaritza
- Itziar Alkorta Idiakez Linkedin sare profesonala
- Itziar Alkorta Idiakez Jakiunde
- Itziar Alkorta Idiakez 9 argitalpen, UPV/EHU Addi