Itzaltze analogiko
Itzaltze analogikoa deitzen zaio telebistetan analogikoan emititzeari eten zenean digitalean emititzen hasteko[1]. Itzaltze analogikoak aldaketa handia suposatu zuen eta inpaktu handia suposatu zuen gizartean eta ekonomian, baina batez ere teknologia berrien garapenean eragina izan zuen[2]
Telebista analogikoa mugimenduzko irudiak eta soinua transmititzeko sistema da eta hedapen mekanismo bat erabiltzen du transmisioa aurrera eramateko. Transmisioa aurrera eramateko irrati uhinen bitartez, kable bidezko telebistaren sareen bitartez, sateliteko telebistaren bitartez edo IPTV bitartez egiten da eta seinaleen hartzailea telebista bera da[3].
Bestalde, telebista digitala edo TDT (gaztelaniaz: Televisión Digital Terrestre) seinale digitalen bitartez irudiak eta soinua transmititzeko sistema deritzo. Telebista analogikoa ez bezala, telebista digitalak bere seinaleak forma bikoiztuan kodifikatzen ditu, horrela aplikazio interaktiboak irekitzeko eta kanal berean hainbat seinale transmititzeko aukera ematen du[3].
Espainiar estatuan TDT-ko lehenengo emisioa 2005eko azaroaren 30ean izan zen[4], baina itzaltze analogikoa 2010eko martxoak arte ez zen hasi. Estatu osoan normaltasunarekin eman zen aldaketa baina Galizia, Asturias, Gaztela Leon edo Tenerife bezalako lekuetan apirilaren 2arte ez zen iritsi TDT-a[5].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) RTVE.es. «Apagón analógico» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- (Gaztelaniaz) Cerón, Alberto. «Todo sobre el apagón analógico» México Ciencia y Tecnología (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- Unknown. (2013-08-05). «Televisión Análoga Vs Televisión Digital Terrestre TDT: Cuadro comparativo» Televisión Análoga Vs Televisión Digital Terrestre TDT (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- (Gaztelaniaz) Apagón analógico. 2020-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
- (Gaztelaniaz) Madridiario. «España 'se apaga' para dar paso a la TDT» Madridiario (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).