Itzal orografiko
Itzal orografikoa, euri orografikoarekin lotutako fenomeno meteorologiko bat da. Aire heze korronteek (hau da, ozeanotik datozenek) oztopo topografiko bat gainditu behar dutenean (mendilerro bat, adibidez), euren hezetasunaren zati handi bat haizealdeko zatian botatzen dute, euri moduan. Airea, jada lehorra, haizebe aldetik jaisten denean, oso lehor jaisten da eta, bere berotze ahalmen txikiagoagatik, konpresio bidez berotzen da, igo aurretik zuena baino tenperatura handiagoa hartuz.
Hau da basamortu askoren idortasunaren arrazoia, Death Valley kasu, Ozeano Baretik hezetasuna sartzea galerazten duten Mendi Harritsuen itzal orografikoaren ondorioz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.