Itzal-antzerki
Itzal-antzerkia, antzeztutako efektu optikoan oinarritutako itzal-jolas batean jatorria du. Efektu hau eskuak edo objektuak argi-iturri baten aurrean ipini eta beren itzalak horma edo pantaila batean proiektatzean datza, honela eskuen nahiz objektuen mugimenduekin horma eta pantailetan figura estatiko edo mugimendudunak islatzen dira. Txontxongilo antzerkiaren arte zaharrenetako bat da.[1]
Txontxongiloen itzal-antzerkia aspaldiko teknika da, eta haurren sormena eta irudimena lantzeko ezin aproposagoa da. Haurrek, euren txontxongiloak sortzeaz gain, oihal zuriaren atzean istorioak asmatu eta itzalekin jolasteko aukera izaten dute.[2]
Jatorria
Itzalen antzerkiak tradizio luzea du. Lehen gizakiak sinbolo erlijioso gisa bere haitzuloko suaren aurrean aurkituak, itzalen haur-jolasa baliabide dramatikoa eta jatorri magikoko ikuskizuna da. Txinatar itzalak Ekialdean garatu ziren hagaxken txotxongiloak, itzalen txotxongiloak eta hari txotxongiloak, hau da, txotxongilo mota ezberdinetatik abiatuta, Indonesiako Javako Wayang kulit kasu. Geroago, Europako Karagöz turkiarra eta haren baliokide greziarra, Karagiozis, ere garatu ziren.
Zinemaren aurrekaria
Itzal-antzerkiak lehen lorpenetako bat izan daitezke mugimendua pantaila baten gainean erreproduzitzeko, eta, beraz, zinemaren aurrekari urruna izan daiteke.[3]
Erreferentziak
- https://es.slideshare.net/plastika/itzal-antzerkia
- https://alea.eus/araba/1452259075961-txotxongiloen-itzal-antzerkia
- Gubern, Román (1973). Historia del cine (I- liburukia). Bartzelona: Lumen. ISBN 84-264-1179-7.
Kanpo estekak
- (Ingelesez): Europako itzal antzerki modernoa
- (Ingelesez): Teknologia berriak itzal antzerkian
- (Ingelesez): Itzal-antzerkiari eskainitako Greziako webgunea.
- (Gaztelaniaz): Itzal-antzerkia ikuspuntu pedagogikotik.