Itzagaondoa
Itzagaondoa[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 28,2 kilometrora. Altuera 496 eta 1358 metro artekoa da, eta 59,63 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 159 biztanle zituen.
Itzagaondoa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Zangoza | ||||||||||
Eskualdea | Pirinioaurrea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Barrutia | Agoitz | ||||||||||
Mankomunitatea | Izaga | ||||||||||
Izen ofiziala | Izagaondoa | ||||||||||
Alkatea (2011-2023) | Elsa Plano Urdazi (Itzagaondoa Landa-Elkartea) | ||||||||||
Posta kodea | 31421 | ||||||||||
INE kodea | 31132 | ||||||||||
Herritarra | itzagaondoar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°43′45″N 1°26′02″W | ||||||||||
Azalera | 59,63 km² | ||||||||||
Garaiera | 496-1358 metro | ||||||||||
Distantzia | 28,2 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 159 (2023: −3) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2,67 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 23,44 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 90,91 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 76,92 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 10,42 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Eremua | eremu mistoa | ||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 8,80 (2018: %-0,29) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | www.izagaondoa.es |
Ibar berezia da; izan ere, bi mendi menditsuen artean (Itzaga eta Gongolatz) etengabeko sakonunea osatzen duen arren, ez dago ibar osoa zeharkatzen duen ur-ibilbiderik, erreka txikiak baizik, Erro eta Irati ibaietan urak isurtzeko ardura dutenak. Iruñea hiriburutik gertu dago, eta komunikazio onak ditu, bide-ardatz handiek inguratzen baitute, nahiz eta horietako inork ez duen bailara zeharkatzen, baizik eta saihestu egiten dute. Itzaga mendia du buru, izena ematen diona.
Bertako biztanleak itzagaondoarrak dira. Ibarburua Ardatz kontzejua da, non udaletxea da.
Izena
Itzagaondoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Valle de Izagaondoa
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Itçagaondoa (1196)
- Eyçagondo (1268)
- Içagundo (1270)
- Val de Yçagondo (1366)
- Val de Izagaondoa (1534)
- Valle de Izagaondoa (1800)
- Izagaondo (1829)
- Itzagaondoa (1968)
Etimologia
Itzagaondoa toponimoak esanahi gardena du, euskaraz esan nahi baitu "Itzaga ondoan". Itzaga mendia da ibarra menderatzen duen mendia eta bere erreferente geografiko nagusia. Gainera, 1 352 metroko garaierarekin, Nafarroako mendirik altuenetako bat da, Pirinioetako gailurrak alde batera utzita.
Mendiaren izenaren jatorriari buruz zalantza gehiago daude. Lehenik eta behin, esan daiteke Itzaga izeneko herrixka bat dagoela haitzaren azpian, eta, beraz, herriak (jada hutsik zegoenak) mendiari izena eman zion edo alderantziz izan ote zen zalantza dago. Esanahi etimologikoari dagokionez, Koldo Mitxelenak ihi + -(z)aga pentsatu zuen, eta "ihidi" esanahia izango zuen. Hala ere, garai batean Heyçaga idazten zenez, ez zuen baztertu ehiza + -aga ("ehiza-lekua") delakoak sortu izana.
Ezaugarriak
Armarria
Itzagaondoko armarriak honako blasoi hau du:[5]
« | Hondo urdin batez eta aurrean bere kolorezko haritz batez osatuta dago, Itzaga haitza irudikatzen duten mendi harritsuez inguratuta. | » |
Bandera
Itzagaondoko banderak Itzagaondoko barko armarria dauka hondo urdin baten gainean.
Geografia
Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea eta hegoaldea menditsuena da, baina erdialdea nekazaritzakoa.
Inguru naturala eta kokapena
Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima eta landaredia
Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.
Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.
Estazio meteorologikoak
Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.0 | 17.0 | 22.0 | 27.5 | 31.0 | 36.0 | 35.5 | 38.5 | 34.0 | 28.0 | 20.0 | 16.0 | 38.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.1 | 7.9 | 12.0 | 14.7 | 18.6 | 23.9 | 26.9 | 26.7 | 22.5 | 17.3 | 10.7 | 7.5 | 16.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 4.6 | 8.0 | 10.7 | 13.9 | 18.6 | 20.8 | 20.9 | 17.6 | 13.5 | 8.0 | 4.6 | 12.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.4 | 4.0 | 6.6 | 9.3 | 13.3 | 14.8 | 15.1 | 12.7 | 9.7 | 5.3 | 17 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.5 | -8.0 | -9.0 | 0.0 | 1.5 | 5.0 | 9.0 | 9.0 | 5.0 | 0.0 | -5.0 | -7.0 | -9.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 72.4 | 59.5 | 63.2 | 96.1 | 66.9 | 61.2 | 37.6 | 36.6 | 61.1 | 94.5 | 88.2 | 79.7 | 817.0 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 40.8 | 37.8 | 36.2 | 62.7 | 53.0 | 59.0 | 51.3 | 64.2 | 106.7 | 78.0 | 57.0 | 59.5 | 106.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.9 | 11.4 | 10.7 | 14.2 | 12.5 | 8.4 | 6.0 | 6.0 | 7.7 | 12.2 | 14.1 | 13.6 | 129.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 3.8 | 1.9 | 1.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 1.0 | 2.0 | 12.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Banaketa
Itzagaondoko herrien mapa |
Itzagaondoak kontzeju bakarra du:
- Ardatz (ibarburua)
Gainera, beste 8 leku batzuk ere badaude, hala nola:
Azkenik, udalerrian 11 herri hustu daude:
- Akirain
- Beroitz
- Etxague
- Ezkitz
- Gergetiain
- Itzaga
- Itzanotz
- Mendinueta
- Muniain
- Larrañeta
- San Kostamiao
Historia
Gaztelako koroak Nafarroa konkistatu ondoren, Itzagaondoak gaur egungo terminoei eutsi zien. 1835-1845eko udal-erreformetara arte, toki guztien artean ibarreko diputatu bat izendatzen zuten, eta, horrez gain, toki bakoitzak bere justizia arrunta izendatzen zuen bere etxeen artean txandaka. Erreforma horren ondoren, Izagaondoa erregimen erkidearen mende geratu zen.
1847an zazpi eskola zeuden haran osoan, eta bertako maisuek hirurogei errobo gari jasotzen zituzten urtean. Itzagaondoko bideak hobetu ziren Urrotz, Agoitz, Irunberri eta Elo herrietarako bide berriak eraikiz. Ibarran uruna ekoizteko hiru errota zeuden.
Biztanleri galeraren eraginez, 1920ko hamarkadan eskola kopurua bostera murriztu zen, eta uruna ekoizten zuen errota bakarra geratzen zen.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 159 biztanle zituen Itzagaondoak.[8]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1038 | 1124 | 1074 | 1140 | 1015 | 979 | 981 | 950 | 858 | 733 | 670 | 693 | 556 | 250 | 171 | 189 | 167 | 184 | 172 |
Ekonomia
Itzagaondoko biztanleria batez ere adinekoa da, eta horregatik gehienak erretiratuta daude. Gainerako biztanleek nekazaritzan lan egiten dute ia erabat, batez ere hegoalderago dagoen ibarrean, non landu daitekeen azalera handiagoa den. Horrez gain, Iruñerria, Agoitz edo Irunberri bezalako industrialdeetatik hurbil daudenez, bertako biztanleetako batzuk egunero joaten dira hara lan egitera eta bailaran bizitzera.
Politika
Itzagaondoko udaletxea Ardatz kontzejuaren erdialdean dago, eta idazkaria, era berean, Ibargoitiko, Lizoainibar-Arriasgoitiko, Eloko, Untzitibarko eta Urrozko Udaletako idazkaria da. Udalbatza ibarreko alkateak eta hiru zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Elsa Plano Urdazi da, Itzagaondoa Landa-Elkartea hautagai gisa aurkeztu zena.
Udal hauteskundeak
Alderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Itzagaondoa Landa-Elkartea | - | - | - | - | - | - | - | - | 4 | 4 | 4 |
Itzaga Talde Independentea | - | 3 | 1 | 3 | 2 | - | - | 2 | 1 | - | - |
Nafarroa Bai | - | - | - | - | - | - | - | 3 | - | - | - |
San Miguel | - | - | - | - | - | 3 | 5 | - | - | - | - |
San Isidro | - | - | - | 2 | 3 | 2 | - | - | - | - | - |
Ibarreko Batasun Independentea | 5 | 2 | 4 | 0 | - | - | - | - | - | - | - |
Ezkerren Nafar Batasuna | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
Udalaren egoitza eta udaletxea Ardatz ibarburuan dago.
Udaletzea Ardazko kale nagusiaren bukaeran dago, eta 1940ko hamarkadan hasi zen udaletxe moduan erabiltzen. 1965ean sute batek kalte handiak eragin zituen eraikinean eta alde bat berreraiki behar izan zuten. Beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauka. Fatxada nagusian, harriz egindako ate nagusia dago, eta gainontzekoa margoturik dago.
- HELBIDEA: San Martin kalea, 1.
Egungo banaketa
Itzagaondoko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Elsa Plano Urdazi da, Itzagaondoa Landa-Elkartekoa. Zinegotziak 3 daude:
- Alejandro Cortes Jimenez (Itzagaondoa Landa-Elkartea)
- Luis Fernando Ibañez San Martin (Itzagaondoa Landa-Elkartea)
- Mikel Aingeru Itulain Irurita (Itzagaondoa Landa-Elkartea)
Alkateak
1979tik, Itzagaondoak 9 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[9] | |
Jose Maria Eslava Gil | 1979 | 1987 | Ibarreko Batasun Independentea | |
Angel Maria Iriarte Zubiri | 1987 | 1991 | Ibarreko Batasun Independentea | |
Francisco Liberal Goñi | 1991 | 1993 | Itzaga Talde Independentea | |
Jose Maria Zabalza Imizcoz | 1993 | 1995 | Itzaga Talde Independentea | |
Baldomero Mugueta Sola | 1995 | 1999 | San Isidro | |
Pedro Jose Goñi Juamperez | 1999 | 2007 | San Miguel | |
Ioseba Etxarte Azkarate | 2007 | 2008 | Nafarroa Bai | |
Alejandro Cortes Jimenez | 2008 | 2011 | Nafarroa Bai | |
Elsa Plano Urdazi | 2011 | jardunean | Itzagaondoa Landa-Elkartea |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[10]
Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[11]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da eguesibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Itzagaondoako mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.
2017. urtean, Nafarroako Eremu Mistoan sartu zen.
Jaiak
- Erretako eta Turrillasko San Isidroko jaiak: maiatzaren bigarren asteburuan
Ondarea
Ondasun nabarmenak
- Ardazko San Martin eliza, Erdi Aroko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
- Ardazko Legingo gaztelua, Erdi Aroko gaztelua, Nafarroako Erresumako zaharrena.
- Erretako San Pedro eliza, XII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
- Erretako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Gergetiaingo San Martin eliza, XII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
- Idoateko Santa Ageda eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Idoateko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Induraingo Garbikundeko Andre Mariaren eliza, XIII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
- Irisoko San Pedro eliza, Erdi Aroko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
- Itzagako San Migel baseliza, XI. mendeko kristiau baseliza.
- Lizarragako Santa Eulalia eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Mendinuetako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Turrillasko Jasokundeko Andre Mariaren eliza, XII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
- Turrillasko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Urbikaingo San Esteban eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
- Zuhatzuko Jasokundeko Andre Mariaren eliza, XIII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
Eremu naturalak
- Itzaga, mendia.
Oharrak
- /it͡s̻aɣ̞a.onð̞ó.a/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza laugarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- «Itzagaondoa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Itzagaondoa» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.