Itza
Itza[4] ([its̻a]) Nafarroa Garaiko erdialde-iparraldeko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. 1942an eratu zen, lehengo Itza Zendea eta Gulibarra batu zirelarik, Nafarroako Diputazioaren erabakiz. Arrazoi demografiko eta administratiboetan oinarritu zen ebazpen hori, geografiaz eta kulturaz oso ezberdinak ziren arren. 52,03 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.156 biztanle zituen 2014. urtean.
Itza | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Iruñea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Iza <> Itza | ||||||||||
Alkatea | José Antonio Vázquez Rodríguez (IMI, indep.) | ||||||||||
Posta kodea | 31892 | ||||||||||
INE kodea | 31131 | ||||||||||
Herritarra | itzatar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°52′57″N 1°46′03″W | ||||||||||
Azalera | 52,03 km² | ||||||||||
Garaiera | 490 metro | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.330 (2023: 2) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 25,56 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[2] | % 27,16 | ||||||||||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 46,51 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[2] | % 80,25 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[2] | % 7,3 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2][3] | % 17,30 (2018: %8,72) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.cendeadeiza.com |
Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor-bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñea inguruko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Itza Zendea Iruñeko merindadeko udalerria da, Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 20 bat kilometrora kokatua, Iruñerriko metropoli eremuaren ekialdean.
Imotzekin egiten du muga iparraldean, Irurtzun, Arakil eta Ollaranekin mendebaldean, Txulapain eta Berriobeitirekin mendebaldean, eta Oltza zendea eta Orkoienekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Itza Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldeko mugan dago, Sakana eta Iruñerriaren arteko gunean. Inguruko udalerriek bezala, klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren arteko trantsiziozko klima azpimediterraneoa da nagusi. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak dira, Iruñean baino zertxobait ugariagoak. Tenperatura 13-14 gradu artekoa da.
Udak lehorrak izaten dira, eta prezipitazio gehienak ekaitz moduan jausten dira, urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena dira. Neguan hamar bat egunetan elurra egiten du.
Herriak
Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Aginaga, Aldaba, Aldatz, Aritz, Atondo, Eritze (herriburua), Gulia, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa, Saratsate, Zia eta Zuasti.
Demografia
1942an lehengo Itza Zendea eta Gulibarrak batu ziren, baina hala ere ia XX. mende osoan zehar izandako populazio beherakadak ez zuen etenik izan 1980ko hamarkadara arte. Ordutik biztanle kopurua hazten ari da eta 2011n 1.135 laguneko populazioa izatera iritsi zen Itza.
Itzako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 28 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 3,09 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
Harlangaitzez egindako eraikuntza da, egurrezko egitura, eta bi fatxadetan, inguruko eraikinek duten estilo bera dauka. Kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. XX. mendearen amaieran, eraikina zaharberritzeko proiektu bat aurkeztu zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: San Andres kalea z/g (Eritze kontzejua)
Udal hauteskundeak
1999tik 2011ra Itzako alkatea Grupo Independiente de Iza (GII) taldeko María Socorro Pérez Ollo Eritzeko auzokidea izan da. 2007an taldeak lau zinegotzi eskuratu zituen, eta, hortaz, gehiengo osoa udaletxean. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %2,11) eta boto zuriak 10 (%1,80). Abstentzioa %27,67koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Grupo Independiente de Iza (GII) | 289 | 4 |
Nafarroa Bai | 135 | 2 |
Ciudadanos del Valle (CV) | 122 | 1 |
2011n hauek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortu zuten zinegotzi kopurua: Itza Herriko Independenteak[5] (IHI edo Independientes Municipio de Iza (IMI, 5), Ciudadanos del Valle (CV, 3), NaBai 2011 (1) eta PSN (0). IHIko José Antonio Vázquez Rodríguez Itzako auzokidea[6] alkate aukeratu zuten.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
IMI | 319 | 5 |
CV | 178 | 3 |
NaBai 2011 | 76 | 1 |
PSN | 13 | 0 |
Alkateak
Hauek izan dira Itzako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
Maria Socorro Perez Ollo | 1999 | 2003 | Grupo Independiente de Iza |
Maria Socorro Perez Ollo | 2003 | 2007 | Grupo Independiente de Iza |
Maria Socorro Perez Ollo | 2007 | 2011 | Grupo Independiente de Iza |
Jose Antonio Vazquez Rodriguez | 2011 | 2015 | Itza Herriko Independenteak |
2015 | 2019 | ||
Floria Pistono Favero | 2019 | Jardunean | UPI[7] |
Azpiegitura eta garraioak
La Muguiroarra autobus konpainiak Itzako Saratsa, Eritze eta Saratsateko kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Aldatz - Lekunberri - Irurtzun - Berriobeiti - Iruñea
Kultura
Euskara
Testigantza idatziek eta toki izenek adierazten duten bezala, XIX. mendearen bigarren erdira arte, euskara zen Zendeako hizkuntza nagusia, hegoaldeko goi nafarrera hain zuzen ere. Izan ere, Iruñetik urrun samar egoteak zein aldameneko ibarrak ere euskaldunak izateak azaltzen dute mantentze hori. Gulibarrak XX. mendera arte eutsi zion euskarari.
Euskararen Foru Legea
Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Itza Zendea eremu mistoko udalerria da. Hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldan, herritarren % 8,60k zekien euskaraz.
2009ko urtarriletik, Itza Zendeako udalerriaren izen ofiziala Iza <> Itza da.
Jaiak eta ospakizunak
Itza Zendeako parrokia Oskiako Ama Birjina da, eta bere omenez, erromeria antolatzen da urtero maiatzaren 15ean Atondon dagoen baselizara. Horrez gain, herri bakoitzak berezko jai-egunak dauzka:
- Eritze: iraileko bigarren asteburuan.
- Itza: iraileko bigarren asteburua (zehazki irailaren 14aren inguruan), eta iraileko hirugarren asteburuan.
- Saratsa: ekaineko azken asteburuan.
- Zuasti: San Migelen omenez, iraileko azken asteburuan.
Kirolak
- Zuastiko golf zelaia.
Ondasun nabarmenak
- San Bizente eliza: Larunbe herrian, XIII. mendean eraikitako arkitektura erromanikoa eta eskultura gotikoa dituena.
- San Andres apostoluaren eliza, Zuastin dago. XIII. mendean eraikia, eta XX. mendearen amaieran zaharberritu zen.
- Iarteko Andre Mariaren monasterioa: Lete kontzejuan dago. Interes kulturaleko ondasun izendatu zuten 2002ko apirilean. Monasterioaren ondoan XII. mendearen bigarren erdian eraikitako eliza dago. Monasterioa Antso III.a erregeak eman zion dohaintza moduan San Martin Albeldari 1024. urtean. Bere seme Gartzia III.ak Iratxeko monasterioarekin bat egin zuen urte batzuk geroago 1045ean. Iratxeko monasterioaren jabetza XIX. mendeko elizaren jabetzen desamortizaziora arte mantendu zen. XX. mendearen azken urteetan monasterioaren zatikako zaharberritzea hasi zen. Besteak beste, gurutzerian zeuden XV. mendeko margo gotikoak berreskuratu ziren.
- Zuastiko jaurerriko jauregia: XVI. mendean eraiki zen, XX. mendearen amaieran berriztu zen, eta gaur egun Zuastiko golf zelaiko harrera eraikina da, bertan jatetxea, kafetegia, eta ekitaldiak egiteko aretoak daude.
- San Martin Toursko eliza, Itzan dagoen XIII. mendean eraikitako harrizko egituradun eliza da.
Itzatar ospetsuak
- Juan Bautista Mugiro (1786-?), bankari eta politikaria.
- Bixente Serrano (1948-2020), idazle, historialari eta aktibista politikoa.
Iruditegia
- Pilarko Ama Birjinaren baseliza, Oskiateko harpeam, Atondoko kontzejuan.
- Eritzeko eliza.
- Gulia.
- Otxobiko oinetxe jauregia.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Udaletxearen webgunea.
- Udaletxearen webgunea.
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Iruñerria
- Iruñeko merindadea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Itza Zendearen webgunea.
- (Gaztelaniaz) Itzari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuaren webgunean.
- San Martin kalearen ikuspegia Google Street View-n.