Itxi liburuak (telebista saioa)

Itxi Liburuak historiari buruz ETB 1en emititzen den telebista saioa da. Gaizka Aranguren da aurkezlea, baina saio bakoitzean Euskal Herriko pertsona ezagun batek ikasle batzuei historia-eskola «dibertigarri bat» lantzen du ikasleen aurrean eta tokian tokiko egindako zenbait grabaziorekin eta animazioekin.

Itxi Liburuak
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Gaizka Aranguren
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) Orio Produkzioak S.A.
TB Katea ETB1
Ordutegia Ostegunetan 22:00ean (1. denb.)
Asteazkenetan 22:30ean (2. denb.)
Ostegunetan 22:30ean (3. denb.)
Emisioa 2020ko urtarrilaren 16a –
Emisioan
Denboraldia(k) 3
Atal kopurua 31
Audientzia %0,6 share

Titulu motibatzailea aukeratu dute. Arangurenek esan duen moduan “ETBn 'Itxi Liburuak' saioa egingo dugu, jendeak liburuak ireki ditzan”.[1]

2020ko urtarrilaren 16an estreinatu zen programa eta arrakasta lortu du. Lehen denboraldian, ostegunetan 22:00etan emititu zen programa.[2][3]

Bigarren denboraldia aldiz, 2021eko otsailaren 3an hasi zen, eta asteazkenero 22:30ean emititu zuten.[4] Sei atalen ostean, bigarren denboraldi hau martxoaren 10ean amaitu zen.

Hirugarren denboraldia 2021eko abenduaren 23an hasi zen, Gabonen historiari buruzko saio berezi batekin. Denboraldi honek ordea audientzia datu eskasak bildu zituen aurreko sasoiekin alderatuta.


Denboraldiak

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (batezbestekoa)
IkusleakKuota (eusk.)
1 10 2020ko urtarrilaren 16a 2020ko martxoaren 26a ---- %2,1
2 6 2021eko otsailaren 3a 2021eko martxoaren 10a ---- %1,8 (%5,3)
3 15 2021eko abenduaren 23a 2022ko apirilaren 21a ---- %1,2 (%2,8)
Guztira 31 2020ko urtarrilaren 16a 2022ko apirilaren 21a ----- %1,6

Audientzien eboluzioa atalez atal

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak

1. denboraldia (2020)

Atala
(guzt.)
Atala
(denb.)
Ikasgaia Gonbidatua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 1813, Donostiaren suntsiketa.[5] Onintza Enbeita 2020ko urtarrilaren 16a 23.000 %3,0 (%9,8)
2 2 Euskal Herriko historiaurrea.[6] Iñaki Perurena 2020ko urtarrilaren 23a 17.000 %2,2 (%5,6)
3 3 Elkano eta lehen mundu bira.[7] Garbiñe Biurrun 2020ko urtarrilaren 30a 22.000 %2,8 (%8,1)
4 4 Amaiurko gazteluaren historia.[8] Jon Maia 2020ko otsailaren 6a 8.000 %1,1 (%3,4)
5 5 Erromatarren garaia.[9] Jon Salsamendi 2020ko otsailaren 13a %0,8 (%2,6)
6 6 Orreagako gudua.[10] Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" 2020ko otsailaren 20a 27.000 %3,7 (%10,8)
7 7 San Kristobalgo ihesa Aitzol Atutxa 2020ko otsailaren 27a %1,4 (%4,8)
8 8 Zugarramurdiko sorginak Ainhoa Etxaide 2020ko martxoaren 12a 16.000 %2,1
9 9 Karlistaldiak.[11] Ramon Agirre 2020ko martxoaren 19a %1,1
10 10 *Everestera igo zen lehenengo espedizio euskalduna.[12] Alex Sardui 2020ko martxoaren 26a %2,4

2. denboraldia (2021)

Atala
(guzt.)
Atala
(denb.)
Ikasgaia Gonbidatua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
11 1 Ikurrinaren historia[13] Iñaki Artola 2021eko otsailaren 3a %1,5 (%4,9)
12 2 Erraketisten historia[14] Loli Astoreka 2021eko otsailaren 10a %1,6 (%3,9)
13 3 Saturrarango kartzela[15] Josune Ariztondo 2021eko otsailaren 17a %2,5 (%7,0)
14 4 Katalina Erauso[16] Itziar Alduntzin 2021eko otsailaren 24a %1,5 (%5,1)
15 5 Kontrabandoa Joseba Beloki 2021eko martxoaren 3a %1,6 (%5,4)
16 6 Ikastolen sorrera Begoña Errazti 2021eko martxoaren 10a %2,0 (%5,3)

3. denboraldia (2021)

Atala
(guzt.)
Atala
(denb.)
Ikasgaia Gonbidatua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
17 1 Gabonen historia Ainhoa Etxebarria 2021eko abenduaren 23a 10.000 %1,4 (%4,3)
18 2 Bertsolaritzaren historia Markel Irizar 2022ko urtarrilaren 6a %3,2 (%8,9)
19 3 Euskal eskulturagintza berria David Zurutuza 2022ko urtarrilaren 13a %2,2 (%5,1)
20 4 Lucio Urtubia Mikel Perez Artola 2022ko urtarrilaren 20a %0,7 (%2,2)
21 5 Agirre lehendakariaren historia Jon Olivares 2022ko urtarrilaren 27a 13.000 %1,9 (%2,7)
22 6 Euskal pilotaren historia Ane Irazabal 2022ko otsailaren 3a 16.000 %2,1 (%4,5)
23 7 Euskal kortsarioen historia Joseina Etxeberria 2022ko otsailaren 10a %0,2 (%0,2)
24 8 Belle Époque Ilaski Serrano 2022ko otsailaren 17a %0,5 (%1,7)
25 9 Inauterien historia Aitziber Garmendia 2022ko otsailaren 24a %0,5 (%1,6)
26 10 Euskal serial killerrak June Ansoleaga 2022ko martxoaren 3a %0,4 (%1,4)
27 11 Euskaldunak Frantziako Tourrean Iker Galartza 2022ko martxoaren 17a %1,7 (%3,3)
28 12 Ez dok Amairu Beñat Rodrigo "Kiliki frexko" 2022ko martxoaren 24a 3.000 %0,5 (%1,6)
29 13 Korrikaren historia Antton Telleria 2022ko martxoaren 31a 6.000 %1,0 (%1,4)
30 14 Industrializazioaren historia Xabi Solano 2022ko apirilaren 7a 3.000 %0,5 (%1,6)
31 15 Euskal sukaldaritzaren historia Kike Amonarriz 2022ko apirilaren 21a %0,5 (%1,5)

Bereziak

Ezina ekinez egina izeneko atal berezia izan zen Pello Zabala frantziskotarra telebistan agertu zen azkeneko aldia, hil baino 2 hilabete lehenago.

Atala
(denb.)
Ikasgaia Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 Ezina ekinez egina (Euskararen historia) 2021eko abenduaren 3a %2,8 (%6,0)

Erreferentziak

  1. Aranguren, Gaizka. (2020). «“ETBn 'Itxi Liburuak' saioa egingo dugu, jendeak liburuak ireki ditzan”» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  2. Urkizu, Urtzi. «Historia eskola «dibertigarriak» emango dituzte ostegunero ETBn» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  3. «Historiako klase dibertigarria, famatuen eskutik | Itxi Liburuak EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  4. «Itxi Liburuak saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur gauean» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  5. «Zein harreman du Donostiako danborradak 1813ko suntsiketarekin?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  6. «Perurena, megalitoez: 'Harriak esaten digu gure arbasoek kontzientzia bazutela'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  7. «Garbiñe Biurrun, ostegun gauean, Itxi liburuak saioan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  8. «Amaiur, Nafarroako erresumaren azken episodioa, subiranotasunaren galeraren ikur» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  9. «Arditurriko meategia, 200 urtean zehar 400 gizonek sortutako ur azpiko galeria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  10. «Joxe Mari Agirretxe Porrotxek Orreagako bataila irakatsiko du gaur gauean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  11. «Manuel Santa Kruz, armarik ukitu gabe karlistak gobernatu zituen apaiz harrapaezina» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  12. «Zergatik sinetsi behar dugu Tximist espedizioa Everesteko gailurrean izan zela?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  13. «Bazenekien ikurrina Whatsappean azaltzen dela?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  14. «Erraketisten historiaz Loli Astorekarekin, gaur gauean, Itxi Liburuak saioan» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  15. «Saturrarango kartzelaz Josune Ariztondorekin, gaur gauean, Itxi Liburuak saioan» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-16 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  16. «Itziar Alduntzin Katalina Erausoren inguruan, gaur gauean, Itxi liburuaken» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.