Itxasora

Itxasora1945, Augustin Zubikaraik idatzitako antzerki lana, Biarritzeko Lore Jokoetan lehenengo saria irabazi zuen.

Erbestetik bueltan, Zubikarai Ondarrura itzuli zen eta han idatzi zuen lan hau. Bere egitura eta argumentua nahiko tradizionalak dira. Bertan Euskal Herri idealizatu batekin egiten dugu topo. Lana Bizkaiko kostaldearen herri batean kokatu zen eta haien euskalkia erabiliz dago idatzita. Lan honetan Txomin Agirreren bidea jarraituz, euskal arrantzale eredugarriak aurkezten zaizkigu, haien bizipenak eta pasadizoak. Kontrastea garbiago azaltzeko arrantzale langile eta fededunen ondoan taularen gainean euskal mozkorti batzuk agertzen dira. Lan osoan kantek garrantzi handia dute. Orokorrean, lan honetan ez da gerraondorengo giro iluna ikusten, frankismoa eta errepresioa ez dira aipatzen, zentzu atenporalagoa izanik. Itxasora ez da Zubikarairen lan onena baina une historiko hartzan garrantzik handia izan zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.