Esperantza Oneko lurmuturra
Esperantza Oneko lurmuturra[1] (ingelesez: Cape of Good Hope, afrikaansez: Kaap die Goeie Hoop, nederlanderaz: Kaap de Goede Hoop, portugesez: Cabo da Boa Esperança) Hegoafrikako itsasalde atlantikoan kokatutako lurmuturra da. Bartolomeu Dias izan zen lehen esploratzaile europarra hara iristen.
Esperantza Oneko lurmuturra | |
---|---|
Mota | lurmutur eta headland (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°21′29″S 18°28′19″E |
Estatu burujabe | Hegoafrika |
Hegoafrikako probintzia | Lurmutur Mendebaldea |
Babestutako-eremua | Table Mountain Parke Nazionala |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Oso ohikoa da uste izatea Esperantza Oneko lurmuturra Afrikako punturik hegoaldekoena dela, baina Agulhas lurmuturra, handik 150 bat kilometrora kokatua, hegoalderago dago. Hala eta guztiz ere, ekuatoretik hegoalderantz, Afrikako mendebaldeko kostaldeari segika itsastatuz gero, Esperantza Oneko lurmuturrak psikologikoki garrantzitsua den mugarria ezartzen du, handik aurrera ekialderantz hegoalderantz baino gehiago ibiltzen hasten baita. Honenbestez, 1488an Bartolomeu Dias portugaldarra lehen aldiz iristea une gogoangarria izan zen, Ekialde Urrunarekin salerosian aritzeko ahaleginean. João de Barros historialariak honela deskribatu zuen aurkikuntza XVI. mendean:
« | Handik urruntzean, lurmutur handi eta ohargarri hura begiztatu zuten, hainbeste mendez estalirik egondakoa, eta ez hura bakarrik, baizik eta baita beste lurmutur berri bat ere aurkitu zuten hura bezalakoa. Bartolomeu Dias-ek eta bere lagunek hura igarotzean jasan zituzten arrisku eta ekaitzengatik "Oinazetsua" deitu zioten, baina hauek erresumara itzultzean Joan errege jaunak beste izen gorenago bat eman zion, Esperantza Oneko lurmuturra deituz; horrela Indiaren aurkikuntza, hain igurikia eta hainbeste urtetan bilatua, agintzen zuen. | » |
—[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
- Kondaira. .