Itxaro Perez Urzelai
Itxaro Perez Urzelai (Beasain, 1981) euskal biokimikaria, irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]
Itxaro Perez Urzelai | |
---|---|
Estitxu Garai eta Itxaro Perez, Txiotesia lehiaketako saridunak 2013an | |
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Begoña Sanz Etxebarria Gorka Larrinaga Etxebarria |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Ikerlaria
Biokimikako ikasketak 2004an bukatu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesia unibertsitate bereko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Fisiologia Sailean egin zuen eta 2011n doktoratu zen. Tesiaren izenburua "Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan" izan zen eta Gorka Larrinaga Enbeitaren eta Begoña Sanz Etxebarria zuzendaritzapean egin zuen.[2][3][4]
Ikerketa taldea sistema peptidikoak ikertzen ari zen 2006an Itxaro Perez laborategian sartu zenean. Taldean baziren beste Iker-lerro batzuk, baina bera minbizi arloan sartu zen. Hasiera batean giltzurruneko minbizian egin zituen lehenengo urratsak eta emaitza adierazgarriak ateratzen zirela ikusita, koloneko/hestelodiko neoplasietan ikertzen hasi zen, jada tesian pentsatuz.[3]
Proteina desberdinen aktibitateak neurtu zituzten heste lodiko minbizia duten gaixoetan. Ikerketa hauek gaixoaren heste lodiko ehun edo organu osasuntsuaren zatitxo batean, adenoma edo polipoan eta heste lodiko tumorean egin dira. Bestalde, gaixoaren odolean ere neurtu zituzten proteina horien [peptidasak] aktibitateak, gaixotasuna ez dutenen odolarekin konparatzeko.
Hori guztia minbiziaren sorreraren nolabaiteko jarraipena edo ikerketa egiteko intentzioarekin; hots, heste lodi osasuntsuak, adenomak eta adenokartzinomak osatzen duten sekuentzia ikertzea zen helburu. Emaitzetan esan zuten peptidasa horien aktibitateak aldaketak jasaten zituztela, eta, beraz, posible zela peptidasa horiek eraginen bat izatea minbiziaren sorreran.[5]
Leioako Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Giza ugalkortasun taldean ikertu zuen ere, Fisiologiako sailean.
Irakaslea
Gaur egun, ikerketa eta irakaskuntza uztartzen ditu Donostiako Campuseko Erizaintzako graduan.[6]
Saria
- 2013: Txiotesia lehiaketako irabazlea txiolari originalenaren sarian.[7][8] 52 parte hartzaileen artean nagusitu zen Perezek Txiotesian.
« | 1.-Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak?#txiotesia
2.-Gorputzean ugariak diren entzimak.-Ta zergatik ikertu heste lodiko minbizian?-Gizartean oso ohikoa eta eredu aproposa delako.#txiotesia 3.-Nola ikertzen da hori?-Peptidasen aktibitatea neurtuz kasu hauetan:odolean eta ehun osasuntsu-adenoma-minbizi sekuentzian.#txiotesia 4.-Eta emaitzak,amatxo?-Aldaketak daude lagin osasuntsu eta kaltetutakoak konparatzean eta selektiboak dira peptidasaren arabera.#txiotesia 5.-Eta hau dena zertarako?-Minbizia ahalik eta azkarren detektatzeko eta pronostikoan laguntzeko, minbiziari aurre egiteko.#txiotesia 6.-Alaa!! Ze ondo! Ama, handitan ikerlari izango naiz.-Ziur?Ikusiko dugu handitzean...Eta hala bazan... #txiotesia |
» |
—Itxaro Perez Urzelai. (#txiotesia1, 2013-11-25) |
Erreferentziak
- «Itxaro Perez beasaindarrak #txiotesia irabazi du- Goierriko Hitza» https://goierri.hitza.eus/ (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
- Perez Urzelai, Itxaro. (2011). Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-458-8. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- Perez Urzelai, Itxaro. (2011). Peptidasen aktibitatearenaldaketak heste lodikoneoplasietan. UP/EHU.
- Perez Urzelai, Itxaro. (2011). Peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko neoplasietan (TESIKER, Euskarazko doktorego-tesiak). UPV/EHU.
- «Itxaro Perez: "Laborategi xumeetan ikerketa onak egiten dira, baina lotsagarria da geroz eta laguntza gutxiago izatea" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- «#txiotesia lehiaketako irabazleak Estitxu Garai eta Itxaro Perez dira — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- «Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
- «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
Kanpo estekak
- Txiotesia lehiaketa irabazi zuten 6 txioak. Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak. 2013
- @itxaroperezurzelai kontua Twitterren (@ItxaroPU)
- Itxaro Perez: "Laborategi xumeetan ikerketa onak egiten dira, baina lotsagarria da geroz eta laguntza gutxiago izatea" Unibertsitate.net (2014-02-20..
- Itxaro Perez Urzelai Linkedin sare profesionalean