Itxarkundia (abestia)

Itxarkundia (euskara batuan "itzartzea" edo "esnatzea") euskal abesti aberkoia da, Sabin Aranak 1896an idatzia.[1] Urkok bere Bihotz bihotzez diskoan abestu zuen.[2]

Itxarkundia (abestia)
Jatorria
Egilea(k)Sabino Arana Goiri
Argitaratze-data1896
Ezaugarriak
Argumentu nagusiaEusko abertzaletasuna

Hitzak

« I

Askatasun-eguzkia
basotik urten da,
bere argia edonon
arin zabaltzen da.

Itxartu zaiz, bizkattarrak (edo euskotarrak),
aupa, euzkeldun gustiak:
Gora, gora antzineko lagiak!

II

Isilik bazagoz danok
Zer dozue entzuten:
Hara gaur guda-zantzoak
Gaituzan deituten.

Itxartu zaiz, bizkattarrak (edo euskotarrak),
aupa, euzkeldun gustiak:
Gora, gora antzineko lagiak!

III

Arrpegia gorrituta
Darakus euzkiak:
Gorriagotuko dira
Bertoko mendiak.

Itxartu zaiz, bizkattarrak (edo euskotarrak),
aupa, euzkeldun gustiak:
Gora, gora antzineko lagiak!

 »

Erreferentziak

  1. «Euskal Poesiaren Ataria - ITXARKUNDIA (Goiz-abestija) - Sabino Arana» basquepoetry.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  2. Itxarkundia. (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.