Iturritza jauregia
Iturritza jauregia Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean dagoen Tolosa udalerrian kokatua dagoen jauregia da.
Iturritza jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa | |
Iturriza jauregiaren aurrealdea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′19″N 2°04′21″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundea Barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 17 |
Kontaktua | |
Helbidea | Korreo Kalea, 27 |
Historia
Erdi Aroko partzela batean eraikia, Korreo kaleko gainontzeko etxeekin lerratua dago. Hiru solairu, behekoa harlanduzkoa. Aurrealdea berritua izan da eta adreilua agerian du orain, Tolosako udal teilerian eginak izan ziren adreiluak. Balkoi nagusiko alde banatan armarri berdina, Migel Mendiola lizentziatua eta Magdalena Unanue bere emaztearena. 1612tik 1666ra bitartean moja klaratarrrak egon ziren bertan.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
- Iturritza jauregiaren artikulua Hiru.com webgunean irakurgai.
- Tolosako eraikuntza historikoak. Tolosako Udal webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.