Iturri (arkitektura)
Iturria ura isurtzen duen arkitektura elementua izendatzen duen hitza da, jatorriz edateko ura isurtzen zuten arkitektura elementu garrantzitsuak ziren, kalean edo mendian kokatuta. Gero etxeetan instalatu ziren txorrotei ere iturri deitu zitzaien. Analogiaz "ardo iturria" bezalako arkitektura elementu batzuk ere sortu izan dira[1].
Analogiaz, baita ere, nagusiki apaintzeko funtzioa betetzen duten arkitektura elementu batzuk edo apaintzeko funtzioa besterik betetzen ez duten arkitektura elementu batzuk iturri bezala ezagutzen dira.
Iruditegia
- Txindelapea iturria. Arre, Ezkabarte, Nafarroa Garaia.
- Mendiola auzoko iturria. Eskoriatza, Gipuzkoa.
- Osasun iturria. Amara auzoan. Donostia, Gipuzkoa.
- Kaleko iturria. Baraibar.
- Areatzako plazako iturria. Bizkaia. Ura isurtzeaz gain, kaleko apaingarri.
- 1845. urtean eraikitako kaleko iturri bat. Tafalla (Nafarroa). Ura isurtzeaz gain, kaleko apaingarri.
- Apaingarri hutsa den iturria. Versailles. Frantzia.
Erreferentziak
- Galarza, Igor. «Zeledonen iturriko ura, ardo» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.