Ituri
Ituri (frantsesez: Ituri) Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-ekialdeko probintzia da, Albert aintziraren mendebaldean dagoena. 2015ean sortu zen, Mendebaldeko probintziaren zatiketaren ondorioz. Iparraldean Haut-Uele probintziarekin du muga, mendebaldean Tshoporekin eta hegoaldean Ipar Kivurekin; ekialdean Hego Sudan eta Uganda ditu mugakide. 65.658 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 3.650.000 biztanle zituen 2015ean.[1] Hiriburua Bunia da.
Ituri | |
---|---|
Kongoko Errepublika Demokratikoa | |
Administrazioa | |
ISO 3166-2 | CD-IT |
Hiriburua | Bunia (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°50′00″N 29°30′00″E |
Azalera | 65.658 km² |
Demografia | |
provinceituri.co |
Erreferentziak
- Democratic Republic of the Congo: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-08-01).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.