Ituren

Ituren[3] ([ituɾen]; Ittuna [icuna] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Malerrekako ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. Udalerriak 525 biztanle zituzten 2014. urtean. Ezkurra ibaiak zeharkatzen du.

Ituren
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Iturengo ikuspegi orokorra.

Bandera

Iturengo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ituren
AlkateaMaría José Bereau Baleztena (EH Bildu)
Posta kodea31745
INE kodea31129
Herritarraiturendar, ittundar
Geografia
Koordenatuak43°07′44″N 1°42′26″W
Azalera15 km²
Distantzia56 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria532 (2023:  17)
alt_left 252 (%47,4)(2019) (%48,7) 259 alt_right
Dentsitatea35,07 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 36,97
Ugalkortasuna[1] 48,39
Ekonomia
Jarduera[1]% 75 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9,32 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 89,50 (2018:  %-3,1)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ituren.eus

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herrigunearen ikuspegi orokorra.

Ituren Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora. NA-170 errepideak herria zeharkatzen du Zubieta eta Elgorriaga bitartean.

Iparraldean Arantzarekin egiten du muga, Elgorriaga eta Donezteberekin ekialdean, Zubietarekin mendebaldean, eta Beintza-Labaien, Urroz eta Oizekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Iturenek klima ozeaniko hezea dauka, euriak ugariak dira urte osoan zehar, eta ez da hilabete lehorrik izaten, ezta uda garaian ere. Horrez gain, negu epel eta uda ez oso beroei esker, alde termikoa urte osoan zehar ez da oso handia izaten. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradukoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 180 inguru izaten dira.

Landaredia, klima ozeaniko atlantiarraren berezko landaredia da, espezierik ugarienak gaztainondoa, pagoa eta haritza dira. Horrez gain, birlandaturiko pinuek eta haritz amerikarrek 125 hektareako azalera hartzen dute

Auzoak

Iturengo Aurtitz auzoko eraikinak. Atzealdean, Mendaur ikusten da.
Iturengo Latsaga auzoaren airetiko ikuspegia.

Ituren udalerria honako auzoetan banaturik dago: Ameztia, Aurtitz, Ituren (herrigunea) eta Latsaga.

Demografia

Iturengo biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,68 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Biztanleria auzoka

UrteaAuzoaBiztanleria
2008Ameztia20
2008Aurtitz120
2008Ituren herrigunea239
2008Latsaga58
2008Sakabanatuak44
2008Guztira481

Politika

Udal hauteskundeak

Iturengo Herriko Ostatua eta Udaletxea.

2007an Eusko Alkartasunako Miguel Ángel Petrirena Azpiazu aukeratu zuten alkate, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko 65 boto izan ziren (emandako boto guztien %25,59) eta boto zuriak 53 izan ziren (%28,04). Abstentzioa %40,24koa izan zen.

Baliogabeko boto gehienak, Alderdien legeak ilegalizatutako ezker abertzalearen plataformari emandako botoak izan ziren.

Iturengo Udala
AlderdiaBotoakZinegotziak
Eusko Alkartasuna (EA)1367

2009an Petrirena hil egin zen eta Jose Maria Gorosterrazu Elizalde alderdikideak ordezkatu zuen[4]. 2011n zerrendarik aurkeztu ez zenez Gorosterrazuk segitu zuen jarduneko alkate[5].

Udaletxea

Udaletxea (XVI. mendean eraikia) herriko plaza nagusian dago. XX. mendearen amaieran eraberritu zen Nafarroako gobernuak emandako 7 milioi pezetako diru laguntzari esker. Eraikinak beheko solairu eta honen gainean eraikitako beste hiru solairu dauzka. Bi arkuz osatutako ataria dauka. Fatxada nagusiak bi sarrera dauzka, bata eraikinean dagoen ostatu edo jatetxera sartzekoa eta bestea udal bulegoetarako atea.

Udaletxeaz gain, eraikinean ostatua edo jatetxea, eskola, eta herriko gazteentzako elkartearen egoitza daude. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Consejo kalea, 38

Alkateak

2007-2009Miguel Ángel Petrirena AzpiazuEA
2009-2011Jose Maria Gorosterrazu ElizaldeEA
2011-María José Bereau BaleztenaBildu

Azpiegitura eta garraioak

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Iturendar ospetsuak

Kultura

Jaiak eta ospakizunak

Uztailaren 18an ospatzen dira Iturengo jaiak. Hala ere, ospe handiagoa dute Ituren eta Zubietako inauteriek (joaldunak herri batetik bestera joaten dira).

Musika

Euskal Herria osoan Ituren udalerria ospetsu egin duen abestia Iturengo arotza da. Bertso sail hauek Iturengo Erramun Joakin izeneko arotz baten "akzioak" kontatzen ditu.

Ondasun nabarmenak

Mendaur

Ituren udalerriko lursailetan udalerri guztitik ikus daitekeen Mendaur mendia dago, bere gailurrean Mendaurreko baseliza dagoelarik. Mendi honen magalean Mendaurreko urtegia eta atsedenleku eder bat ere badaude. Hauetara joateko Aurtitz auzotik irteten den mendi-pista hartu eta mendian gorantz jo behar da. Gomendagarriena autoa edo ibilgailua Aurtitz auzoan bertan utzi eta oinez mendian gora joatea da.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Nueve alcaldes han sido sustituidos en poco más de dos años de legislatura municipal, Diario de Noticias, 2009ko urriaren 13a.
  5. Ituren Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  6. «Miguel Makuso, Iturengo txistulari handiari duela 20 urte egindako elkarrizketa - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. (Gaztelaniaz) [ENTREVISTA Miguel Angel Sagaseta: «En realidad en Valcarlos no hay un grupo de danzas, es básicamente un pueblo que danza» – Txistulari. ] (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  8. «Miguel Macuso-eskela» www.tanatoriosirache.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).

Ikus, gainera

  • Nafarroako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.