Itsusiko Haitzak
Itsusiko haitzak Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Lapurdiko mugan dauden haitz ilunak dira. Natura erreserba dira. Bertan Euskal Herriko putre kolonia garrantzitsuenetariko bat dago.
Itsusiko Haitzak | |
---|---|
Mota | ibilbide |
Geografia | |
Honen parte da | Euskal Herriko bidaia-gida |
Kokapena | Euskal Herria |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Heltzeko bideak
Itsusiko haitzak ezagutzeko hainbat irteera puntu daude. Bidarraikoa da ezagunena, Nafarroa Beherean, Pont D’Enfern, Infernuko zubi ezaguna gurutzatuz. Lapurdiko Itsasutik ere irits daiteke, autoz Atekagaitz edo Pas de Roland famatua igaro eta Col des Veaux edo Txekorren leporaino igota. Eta Nafarroatik ere bai, Otsondo mendatean barrena.
Ezaugarriak
Itsusiko Haitzak txikiak dira garaieraz, 700 metro eskas, baina harri puska ikusgarriak dira, 400-500 metro tentetzen baitira Aritzakun bailara estuaren zaindari. Iparla eta Irubelakaskoa gailurrek babesten dute Aritzakun ekialdetik, eta Artzamendi belartsuak, Lapurdiko tontor garaienak, mendebaldetik (926 metro).