Itsasu
Itsasu Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Ezpeletako kantonamendukoa.
Itsasu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Itsasuko karrika. | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Lurraldea | ![]() | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | ![]() | ||||||||||
Eskualdea | ![]() | ||||||||||
Departamendua | ![]() | ||||||||||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||||
Barrutia | Baiona | ||||||||||
Kantonamendua | Baigura eta Mondarrain | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Auzapeza | Mikel Hiribarren (Abertzale)Roger Gamoy (2008-2014) | ||||||||||
Posta kodea | 64250 | ||||||||||
INSEE kodea | 64279 | ||||||||||
Herritarra | itsasuar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′46″N 1°24′20″W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 39,37 km2 | ||||||||||
Garaiera | 31-924 metro | ||||||||||
Distantzia | 23 km (Baionatik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.184 (2018: ![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 51,46 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[2] | % 13,61 | ||||||||||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 39,94 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[2] | % 75,43 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[2] | % 4,26 (2011) | ||||||||||
Langabezia[2] | % 4,13 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 42,2 (2010) | ||||||||||
Erabilera | % 12,28 (2011) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.itxassou.fr/ |
Izena
Itsasu herriaren izena ez dator itsasotik (ur gaziko eremu zabaletik), baizik eta, Gipuzkoako Ezkio-Itsaso eta Itsasondo, Nafarroa Garaiko Basaburuko Itsaso eta Baxe Nafarroako Jatsu eta Lapurdiko Jatsu herriak bezala, isats zuhaixkatik.[3][4]
Bada "ihi+tza+tsu"tik (ihi ugari dagoen tokia) etor daitekeela sostengatzen duenik ere, baina azken teoria hau ez dago aski frogatua oraino.
Geografia
Inguru naturala
Artzamendi (931 m), Lapurdiko mendirik altuena, udalerri honetan kokaturik dago, Nafarroa Behereko mugatik gertu.
Udalerri mugakideak
- Kanbo eta Larresoro iparraldean
- Ezpeleta eta Ainhoa mendebaldean
- Luhuso eta Bidarrai (Nafarroa Beherea) ekialdean
Udalerria mugakidea da Nafarroa Garaiarekin hegoaldean.
Auzoak
Itsasuko herriko etxearen arabera, herria 9 auzotan banatuta dago:
- Basaburu Ezpeletako mugan
- Laxia / Ortzia / Berandotz Artzamendira joan buruz
- Errobi elizaren auzoa
- Gerasto Mondarraineko oinean
- Gibelarte Errobiren aldean Bidarraira buruz joan
- Izoki Errobiren bazterretan
- Plaza herriaren erdigunea
- Olhasur D932 errepidearen iparraldean
- Pannecau herrixkaren 100 metrotan
Historia
1963ko urteko Aberri Egunean Itsasuko Ageria delakoa plazaratu zen Itsasun, Euskal Herriaren nazio eskubidea aldarrikatuz. Ekitaldi hori gogoratuz, oroitarri bat dago San Fruktuoso elizaren ondoan.
Ekonomia
Udalerria Ezpeletako piperra ekoizten duen sor-markaren barruan dago kokaturik. 1994. urtetik aurrera, Itsasuko gereziaren produkzioa bultzatzeko badago interes ekonomikodun talde bat.
Demografia
XIX. mendean zehar eta XX. mendearen erdialdera arte, Itsasuko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan eta 1.400 lagunen inguruan mantendu zen. 1950eko hamarkadatik aurrera galera txikia izan zuen, baina laster berriro hasi zen biztanleak irabazten eta XXI. mendearen lehen hamarkadan 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.
Itsasuko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
Alkateak
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Dominique David | 1820-1831 | |
Domingo Segura | 1831-1843 | |
Pierre Segura | 1844-1852 | |
Van Oostereen | 1852-1853 | |
Pierre Dorcasberro | 1853-1860 | |
Guillaume Berouet | 1860-1874 | |
Martin Teillery | 1874-1888 | |
Dominique Berouet | 1888-1893 | |
Dominique Etchegaray | 1893-1904 | |
Sauveur Teillery | 1904-1923 | |
Martin Louis Teillery | 1923-1925 | |
Pierre Etchepare | 1925-1947 | |
Edouard Gabriel | 1947-1965 | |
Henri Signarbieux | 1965-1971 | |
Georges Neys | 1971-1972 | |
Jean Mendivil | 1972- | |
... | ||
Pierre Iharour | 1983-2001 | |
Roger Gamoy | 2001-2020 | |
Mizel Hiribarren | 2020- | EHBai |
Kultura
Euskara
Itsasuko euskara nafar lapurteraren aldaera bat da, sartaldeko azpieuskalkian kokatzen den Sara-Ainhoa bitarteko euskara hain zuzen. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok.
Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik.
Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako.
Ondasun nabarmenak
Argazki galeria
- Itsasuko pilotalekua.
- Herriko etxea.
- Itsasu eta Artzamendiren ikuspegia.
- Itsasuko monolitoa (1963)
Itsasuar ospetsuak
- Joanes Etxeto (1801-1887), bertsolaria.
- Txomin Olhagarai (1958-1980) Iparretarrak talde armatuko kidea.
- Peio Dospital (1950-), errugbilaria.
- David Olaizola (1973-), abeslaria.
- Batita Ducassou (1991-), esku-huskako pilotaria.
Erreferentziak
- Itsasu EODAn.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- https://itsasokoargia.com/2017/05/22/nafarroako-itsasora/
- ↑ Jean-Baptiste Orpustan, Pessac, Presses Universitaires de Bordeaux, coll. «Centre d'études linguistiques et littéraires basques», 2006, 246 orr. (ISBN 2867813964 eta 9782867813962)
- «Sarasua Laskarai, Maddi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- «Sarasua Laskarai, Ainhoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- «Laskarai Urmeneta, Leire - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- «Maileguak eta kalkoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) Itsasuko web gune ofiziala
- Joseba Aurkenerena: Itsasuko kabalkada-tobera: Iraul-story
- Joseba Aurkenerena: Itsasuko kabalkada gogoangarria
- Joseba Aurkenerena: Piarres Lafitte, Itsasu eta Murtuts