Itsasondo
Itsasondo Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa, UEMA mankomunitateko kidea[3]. 2019.urtean 718 biztanle[4] zituen. Donostia hiriburutik 43 kilometro hegoaldera dago. Oria ibaiaren ertzea eta Murumendi mendiaren magalean kokaturik dago eta bere historia arbel meategiei estuki loturik dago.
Itsasondo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Itsasondo udalerria eta N-1 errepidearen ikuspegia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Itsasondo | ||||||||||
Alkatea | Asier Garro Sodupe | ||||||||||
Posta kodea | 20249 | ||||||||||
INE kodea | 20047 | ||||||||||
Herritarra | itsasondoar | ||||||||||
Ezizena | ijitok | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°04′04″N 2°10′02″W | ||||||||||
Azalera | 9 km² | ||||||||||
Garaiera | 160 m | ||||||||||
Distantzia | 43 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 656 (2023) 13 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 72,89 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 18,62 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,28 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 49,08 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,72 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 19,17 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 12,05 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 75,75 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 64.5 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://itsasondo.eus/ |
Geografia
Inguru naturala[5]
Gipuzkoako Goierri eskualdean dago Itsasondo, Murumendi (868m) mendiaren magalean. Itsas mailatik 160 metrora dago, eta 8.9 kilometro karratu ditu.
Bi zati nagusitan bereizten da herria: N-1 errepide zaharraren ondoan dago herrigune nagusia, Oria ibaiaren ertzean; Murumendi mendiaren magalean mailakaturik dagoen baserri multzoak osatzen du herriaren beste zati garrantzitsua.
Arbel harri ugari dagoen lur eremu zabalen jabe da Itsasondo. Horixe da herriaren ezaugarri nagusietako bat. Iraganean, lur eremu horien ustiapenak garrantzi handia izan zuen herriaren garapenean. Meategi ugari zeuden herrian, eta arbel harria ateratzen zuten haietatik. Egun, meategi zuloen irteerak ikus daitezke.
N-1 errepidea Legorreta edo Ordizia parean utzi, eta GI-2133 errepidea hartzea da Itsasondora iristeko biderik errazena.
Udalerri mugakideak
Ioia[6]
Itsasondo, Ordizia eta Beasain udalerrien arteko mugek bertan bat egiten dute. Itsasondoko herrigunetik oso urruti, mendi kaxkoan dago, herrigune bertatik ateratzen den pista batean hainbat kilometro goruntz eginda bertaratu daiteke. Izena Ioiagoikoa (Idoiaga goikoa) eta Ioiabekoa (Idoiaga behekoa) baserrien goierriko euskarazko Ioia laburdura da.
Bertan, ingurumen eta biologia ikuspegitik nabarmena den putzu bat dago, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak putzuari buruzko argibidea duen kartela ezarria du.
Ioiatik oinez Murumendi eta Usurbe mendietara joateko oinezko bidezidorra abiatzen da, bai eta Arramendi baserritik behera Ordiziako herrigunera jeisten dena ere.
Kokaleku lasai honetatik Txindoki, Aralar, Ernio eta Usurbe mendien ikuspegiez goza liteke.
Urkia[7]
Bertan, baserri multzoaz gain, elkarte bat, Gurutze Santuaren Baseliza eta frontoia daude; guztia Urkiako enparantzaren inguruan. Auzoaren erdigunetik kanporago iturria eta errota ere badaude. Itsasondoko herrigunetik oso urruti eta leku maldatsuan, mendi kaxkoan dago. Bertaratzeko bi pista daude: bata, laburrena, Itsasondo eta Legorreta udalerrien arteko errepidean dagoen Berostegi auzotik abiatzen dena; eta bestea, Itsasondoko herrigunetik Ioia auzora goruntz abiatzen den pistan, lehenbizikoa baina dexentez luzeagoa dena, bidegurutze batean Ioia auzora doan pista ezkerretara utzi eta Urkiara doan ezkerreko pistatik jarraitu beharra dago. Bertatik Murumendi, Ernio edo Aralarko tontorrak ikus daitezke.
Maiatzean eta irailean ospatzen dira auzoko jaiak. Maiatzaren 3an eta irailaren 14an Gurutze Deunaren eguna ospatzen da. Egun horietatik hurbilen egokitzen den asteburuetan, ekitaldiak egiten dira Urkian: hamaiketakoa, bazkariak, afariak... Horrez gain, maiatzean, mus eta toka txapelketa egiten da. Irailean, berriz, herri kirolak.[8]
Historia[9]
1615. urte aldera erosi zion hiribildu titulua Itsasondok Erret Ogasunari, 1399az geroztik Ordizia hiribilduari loturik egon ondoren. Horixe da herriari buruz dagoen lehen agiri berria. Jauntxo feudalek egin zitzaketen gehiegikerien aurrean babesa ematen zien herritarrei agiri horrek; horrez gain, besteak beste, berezko administrazio ekonomikoari eta lurren ingurukoei eusten zion herriak, agiriari esker.
Bozue Handi elkarteko kide ere bazen Itsasondo; Enerio-Aralar mendietako baso eta abeltzaintzarako baliabideen ustiapena kudeatzen zuen erakundea zen Bozue Handi elkartea. 1615ean, Oria ibaiko batura osatu zuen, Arama, Gaintza, Legorreta, Altzaga eta Zaldibiarekin batera. 1845ean hautsi zen batura hori. 1966ko otsailaren 5ean, barruti txikia zela eta diru urritasuna zuela argudiatuz, Itsasondoko udalerriari batzeko eskaera egin zion Altzagak. 1967an onetsi zen eskaera. 1990etik, bi udalerri dira Altzaga eta Itsasondo.
Behe Erdi Aroan, handiki leinuen multzo txiki batzuk zeuden herrian. Haietako batzuk ganboatarren etxearekin lotzen ziren; Ibarratarrak, kasu. Horiez gain, Rekalde, Etxeberria eta Isasagatarrak zeuden. Azken horietatik dator herriaren izena.
Garai batean, meategi ugari egon ziren herrian; arbela ateratzen zuten haietatik. Ustiapen horrek eragin nabarmena izan zuen herriaren garapenean. Gaur egun, lan horren arrasto ugari daude herrian: etxe askotako teilatuak arbelezkoak dira, eta meategirako bideak eta meategietako zuloak ere badira. 1970ean itxi zituzten arbeltegiak. Gertaera horrek erabateko aldaketa ekarri zuen herriko bizimoduan eta ekonomian.
Bi zati nagusitan bereizten da herria. N-1 errepide zaharraren bi aldeetara hedatzen den herrigunea da gehien ezagutzen dena. Horrez gain, sakabanatutako baserri ugari daude herrigunetik gora. XX. mendeko eraikinak dira nagusi herrigunean. Jasokundeko parroki eliza da herriko eraikin garrantzitsuenetako bat. Erdi Aroko eraikina da berez, baina gaur egun duen itxura XVI. mendean egin ziren zabalkuntza lanen ondorioa da. Elizak nabe bakarra du, eta gurutzeriazko gangez estalia dago. Koru azpian dagoen atala da eraikineko zaharrena. Elizaz gain, Letrango San Juan baseliza, udal garbilekua eta Otamendiko oinetxea dira beste hiru eraikin aipagarri. 1860ean berreraiki zuten Letrango San Juan baseliza, trenbidea egiteko lanak zirela-eta bota egin behar izan baitzuten eraikin zaharra. Ospe handia zuen ospitalea zen, eta gaixo, ibiltari eta erromes ugariren sendatzeko tokia eta atsedenlekua zen. Herrigunetik urrunago badira beste hainbat eraikin ikusgarri: Iraola Arrese eta Isasaga baserria, esaterako. Besteak beste, Gipuzkoa barnealdera doazen mendi bideak eta Oria ibarraren bidea ikus daitezke azken baserri horretatik. Behobia aldera zihoan Errege bidea zen Oria ibarraren bide hori. Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundik 1992an argitaratutako 'Gipuzkoako Gidaliburu Historiko Monumentala'.
Demografia [10]
Arbelaren erauzketaren industriari oso loturik egon da Itsasondoko biztanleria. Baserritar eredu batetik zetorren herria industrializatu egin zen XIX.mendearen amaieran eta XX. mendearen lehen hamarkadetan gorako joerari eutsi zion. Gerra Zibila eta gerraostean jaitsierak izanagatik ere, 1970eko hamarkadan goia jo zuen Itsasondoko biztanleriak, mila biztanleko langa igarotzea lortuta.. Ondoren, arbel erauzketa enpresen itxierak bultzatuta nagusiki, beheraka joan zen populazioa hogei urtez. XXI. mendearen lehen hamarkadan berriro hazteari ekin zion biztanle kopuruak eta azken urteetan egonkor mantendu da. 2019an 644 biztanle zituen herriak, horietatik %22,36k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %6,06 ziren.[11]
Itsasondoko biztanleria |
---|
Datu-iturria: https://www.foro-ciudad.com/guipuzcoa/itsasondo/habitantes.html |
Ekonomia
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea, BEGaren %2,5. Bigarren sektorea %67,8. Hirugarren sektorea %26,9. Eraikuntza %2,8.[11]
Politika
2011ko udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan emaitzen ondorioz, 2011n Itsasondoko alkatea Bilduko Areti Gkika izan zen, greziar jatorriko emakume euskalduna[12] (gaur egun Katalunian bizi da).[13] 2012an Gkikak dimititu egin zuen eta Asier Garro izendatu zuten alkate.[14]
2015eko udal hauteskundeak
2015eko maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan botoen %66arekin EH Bilduk bost zinegotzi eskuratu zituen eta Asier Garrok hartu zuen alkate postua[15]. Beste bi zinegotziak aldiz, EAJ-PNVren esku geratu ziren, bozen %27arekin.
2019ko udal hauteskundeak
2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetako emaitzetan EH Bilduk botoen %69 lortu zuen, bost zinegotzi eskuratuz. Ordutik, alkatetza Iñaki Aizpururen[16][17][18] esku geratu zen. EAJ-PNVk lortu zituen beste bi zinegotziak, botoen %26arekin.
Udal hauteskundeen jarraipen historikoa
2019 | 2015 | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
Botoak | Zinegotziak | % | Botoak | Zinegotziak | % | |
EH Bildu | 225 | 5 | 69.23 | 198 | 5 | 66,89 |
EAJ-PNV | 87 | 2 | 26.77 | 81 | 2 | 27,36 |
PSOE | 7 | 0 | 2.15 | 11 | 0 | 3,72 |
Zuriak | 6 | 1,85 | 6 | 2,03 | ||
Baliogabeak | 3 | 2 | ||||
Parte-hartzea | 328 | 70,54 | 298 | 61,57 | ||
Abstentzioa | 137 | 29,46 | 186 | 38,43 | ||
Iturria: Naiz[19] |
Alkateak
Hauek izan dira Itsasondoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[20] | |
Jose Maria Iturrioz Goenaga[20][21] | 1979 | 1983 | Agrupación Electoral Independiente de Isasondo-Alzaga | |
Victor Jose Lete[21] | 1983 | 1983 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1987 | 1991 | Independenteak | ||
Maite Amundarain Aiestaran | 1991 | 1995 | Independenteak | |
1995 | 1999 | Herri Batasuna | ||
1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | ||
2003 | 2007 | Kudeaketa Batzordea | ||
2007 | 2009 b | Eusko Abertzale Ekintza | ||
2009 | 2011 | Ez esleituak | ||
Areti Gkika[12][14] | 2011 | 2012 c | Bildu | |
Asier Garro Sodupe[14] | 2012 | 2015 | Bildu | |
Asier Garro Sodupe[15] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Iñaki Aizpuru Oiarbide[16][17][18] | 2019 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
c 2012an Areti Gkika alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Kultura
Euskara
Itsasondoko[30] euskara erdialdeko euskararen[31] (gipuzkeraren) aldaera bat da, sartaldeko euskararen[32] barnean kokatzen den Goierriko euskara[33], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera osatzen du Sartaldeko azpieuskalkia, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Itsasondo Goierriko euskararen eremuaren erdialde samarrean dago, eta horrenbestez bete-betean ditu Goierriko euskararen ezaugarriak.
2016an herritarren %84,45 euskalduna zen.[34]
Jaiak
Jaiak irailaren hirugarren asteburuan dira. 2002ra arte abuztuan ospatzen ziren. Maiatzean eta irailean Urki auzoko jaiak ere ospatzen dira.[35]
Ondarea
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza: Berez Erdi Arokoa, XVI. mendean zaharberritua eta handitua.[36]
- San Joan Letrangoa baseliza: Berez, Erdi Arokoa, gaur egungo eraikina 1860an berreraikia. Ospitalea izan zen.[36]
- Santa Kruz baseliza, Urkia auzoan[36]
Itsasondoar ospetsuak
- Gurutz Sarasola "Lotsati" (1915-1936), idazlea.
- Bixente Barandiaran (1917-2003), idazlea.
- Andoni Saratsola Martínez (1917-2006), ingeniaria.
- Dionisio Amundarain (1930-), itzultzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiz katolikoa eta beneditarra.
- Eustakio Mendizabal "Txikia" (1944-1973), euskaltzale, poeta eta etakidea.
- Xabier Zeberio "Zeberio I" (1949-), bertsolaria.
- Mikel Aramendi (1955-), filologo eta kazetaria.
- Mikel Mendizabal (1956-), bertsolaria.
- Iñaki Aizpuru Oiarbide (1956-), botanikaria.
- Jon Mikel Arano Aramendi (1961-), idazlea.
- Jokin Mujika (1962-), txirrindularia.
- Aitor Garmendia (1968-), txirrindularia.
- Arantxa Artza (1968-), irrati-esatari eta telebista aurkezlea.
- Mikel Otegi (1972-), etakidea.
- Igor Rezola "Dizebi" (1974-), graffitigilea.
- Mikel Gaztañaga (1979-), txirrindularia.
- Zugaitz Ayuso (1979-), ziklo-krosslaria.
Argazki galeria
- Udaletxe aurreko plaza eta frontoia (eskuinean)
- Herriaren ikuspegia
- Geltokia
- Oria ibaia Itsasondon
- San Juan ermita
- Andra Mariaren Jasokundearen eliza
- Andra Mariaren Jasokundearen elizako ataria
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «UDALERRIAK | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- (Gaztelaniaz) «Población de la C.A. de Euskadi por ámbitos territoriales, unidad, grandes grupos de edad cumplida, sexo y periodo» PX-Web (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- «Kokapena | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- Ioia (Itsasondo). 2019-12-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- Urkia (Itsasondo). 2019-12-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- «Turismoa | Itsasondoko Udala» itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- «Historia | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- (Gaztelaniaz) «Habitantes Itsasondo 1900-2019» www.foro-ciudad.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- «Web Eustat. Ezkio-Itsasoko datu estatistikoak» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Areti Gkika Itsasondoko alkate izendatua» El Diario Vasco 2011-06-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Areti Gkika: "Duela urte batzuk kataluniarrek ez zuten independentziarekin amesten"» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
- «Asier Garro izendatu dute Itsasondoko alkate, Gkikak dimititu ostean» Goierriko Hitza 2012-07-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «EH Bilduko Asier Garro izango da alkate Itsasondon» Goierriko Hitza 2015-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ««Herrien artean sareak sortzea beharrezkoa dela uste dut»» Goierriko Hitza 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Itsasondoko Udala» www.itsasondo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- «M26 Itsasondo udal-hauteskundeak» m26hauteskundeak.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- (Gaztelaniaz) «ITSASONDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
- «URKIPE Haurreskola, zure zain gaude! | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «URKIPE Herri Eskola | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Kulturgunea | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Udal Liburutegia | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Errota Pilotaleku Estalia | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Gorostidi Zuaznabar, Migel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- «Caf lantegiaren eraginez erdaldunak herrira - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- «Itsasondo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
- «Web Eustat. Datos Estadísticos de Ezkio-Itsaso» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Turismoa | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- Goitur. (2018-11-07). «Itsasondo» Goierri Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
Ikus, gainera
- Gipuzkoako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |