Itsasoko suge
Itsasoko sugea (Laticauda colubrina) ezkatadunen ordenako hidrofidoen familiako narrastia da, 1,5 m inguru luzea.
Itsasoko suge | |
---|---|
Iraute egoera | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Elapidae |
Generoa | Laticauda |
Espeziea | Laticauda colubrina Schneider 1799[1]
|
Banaketa mapa | |
Isatsa alboetatik estua eta zapala du, zorrotzik gabe bukatzen zaiona. Eraztun formako zerrenda urdin berdexka eta gaztaina koloreko sarriz estalia du azala. Bengalako golkotik Txinakora bitarteko itsasoetan bizi da, baina lur barruan, eta itsasotik urrun samar ere ibiltzen da. Igerian oso lasterra da eta uretan harrapatzen dituen arrainak janez elikatzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.