Itsaso Pradera
Itsaso Pradera Olaso (Mallabia, Bizkaia, 1986ko irailaren 1a-) Euskal Herriko pilotaria da, paletan munduko txapelketak irabazi dituena.
Itsaso Pradera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mallabia, 1986ko irailaren 1a (37 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Pilota | |
Biografia
Familia pilota girokoa du, aita entrenatzailea eta neba bi pilotari dituela; berau Mallabiko frontoiko arduraduna da. Herrian hasi eta gero Abadiñora jo zuen paletan aritzera.
Euskal Herria ordezkatuz Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Munduko Euskal Pilota Txapelketa batzuetan arrakastaz parte hartu du[1]:
- Paletan, gomazko pilotaz eta ezker paretan: munduko txapelduna 2007, 2009 eta 2010ean.
- Paleta argentinarrean, trinketean: txapeldun ordea 2008 eta 2010ean.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Elkarrizketa Gaztezulo aldizkarian, 120. zkia., 2011ko uztaila.
- Itsaso Pradera. Facebook
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.