Itsaso Larramendi
Itsaso Larramendi Elexgaray (Bilbo, Bizkaia, 1990eko uztailaren 30a) euskal arkitektoa da, "Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko dinamizatzaileetako bat eta erredakzio kontseiluko kide 2016az geroztik.[1]
Itsaso Larramendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1990eko uztailaren 30a (33 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Kidetza | Aldiri. Arkitektura eta abar Udako Euskal Unibertsitatea |
Ordutik TIPI kooperatiban ere ari da, parte-hartze eta berdintasun proiektuen zuzendaritzan eta egikaritzan. Hirigintzaren potentzial politikoa lantzen du, bertan bizi diren pertsonentzako hiri-inguruak hobetzearren, adibidez, artikulu hauetan:
- Eskoletako jolastokiak eta genero-rolak: diseinuaren eragina genero-nortasunaren eraikuntzan (Aldiri, 2016)[2]
- Zahartzaroaren errepresentazioak. Transmititutako balioak eta horien eragina arkitekturan. (Aldiri, 2016) Ander Zangiturekin idatzia.[3]
2016an kooperante aritu zen Luandan (Kenya) IOGI GKEarekin, euri-ura biltzeko tankeak eraikitzen eta BIOGIren bulegoak handitzeko eraikuntzan. Emakume nekazarien formazioan ere parte hartu zuen.
Erreferentziak
- «Itsaso Larramendi: “Jakintza iturri, fokua zabaltzeko gune eta salto egiteko tranpolina izan da Aldiri niretzat” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- 27. zenbakia: “Hezkuntzaren arkitektura” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- 26. zenbakia: “Gizarte zaharra, arkitektura berria” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.