Itsaso Gorria
Itsaso Gorria[1] Indiako ozeanoko golko bat da, Afrikako ipar-ekialdea eta Arabiako penintsula bereizten dituena. Luze-meharra da: 2.250 kilometro luze eta 355 kilometro zabal. Hegoaldetik Adengo golkoarekin lotzen da, Bab el-Mandeb itsasarte estuaren bitartez; iparraldean, berriz, bi adar ditu: Suezko eta Akabako golkoak. Oso ur gaziak ditu; uharte txiki asko daude, eta koralezko harkaitz arriskutsuak. Mediterraneotik Suezko kanalean zehar Indiako ozeanora doan itsasbideko zati nagusietakoa da.
Itsaso Gorria | |
---|---|
Ozeanoa | Indiako ozeanoa |
Kontinentea | Afrika eta Asia |
Koordenatuak | 22°N 38°E |
Azalera | 438.000 km² |
Luzera | 2.250 km |
Zabalera | 355 km |
Sakonera | batez bestekoa: 490 m handiena: 2.211 m |
Inguruko herrialdeak
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindiaren 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-25).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.