Itsaso Beltza
Itsaso Beltza, antzinako izena Ponto Euxino[1] (antzinako grezieraz: Εὔξεινος Πόντος, Euxeinos Pontos, euskaraz: «itsaso abegikorra»), Ozeano Atlantikoaren bazterreko itsasoa da, Ekialdeko Europaren, Kaukasiaren eta Anatoliaren artean dagoena, Dardaneloak eta Bosforo itsasarteen bitartez Mediterraneoarekin lotua.
Itsaso Beltza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | adjacent sea (en) eta arro hidrografiko |
Luzera | 1.175 km |
Zabalera | 600 km |
Azalera | 436.402 km² |
Sakonera | 2.206 m |
Bolumena | 547.000 km³ |
Eponimoa | beltz |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°25′N 34°16′E |
Honen parte da | Ipar Ozeano Atlantikoa Mediterranean Sea Area (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Bosforo |
Historia
Pentsatzen da duela milaka urte egungo Itsaso Beltzaren eskualdea ur gezako aintzira bihurtu zela, Mediterraneotik bereiz, klima hoztu zenean. Aitizitik, duela 5.500 urte, klima zertxobait berotu zenean, Mediterraneoaren ur azalera igo egin zen, eta arrakala bat ireki zen erliebe sakonagoa zuen ingurune horretara, ur gazia barra-barra sartuz aintzira gezara 1.000 egunez (15 cm eguneko). Gertaera horiek Noeren dilubioaren narrazioaren sorburutzat jo izan dituzte aditu batzuek, baita Europako migrazio neolitiko handiaren abiapuntutzat ere, aintziraren inguruko herriek uholde handitik ihes egitean.[2]
XX. mendean, Noborosisk portuaren inguruan ur-azpiko bonbak jarri ziren. 2016. urteko irailean, Bilboko Itsas Museoko gida zen Asier Barrenetxeak, Atyla itsasontziak Itsasoa gurutzatu zuen. 2018. urtean, munduko itsasontzirik zaharrena bertan aurkitu zen.
Itsaso honetatik zibilizazio askoren nabigatzaileak pasa dira: hititarrak, kolkidarrak, traziarrak, greziarrak, persiarrak, zimeriarrak, eszitiarrak, erromatarrak, bizantziarrak, godoak, hunoak, abaroak, eslaviarrak, baregoak, gurutzatuak, veneziarrak, genoarrak, georgiarrak, bulgariarrak, tartaroak eta otomandarrak.
Geografia
Iparraldean Ukraina du, ekialdean Errusia eta Georgia, hegoaldean Turkia, eta mendebaldean Bulgaria, Errumania. 436.402 kilometro koadroko eremua du. Batez besteko sakonera 1.253 metrokoa da, eta gehienekoa 2.245 metrokoa.
Uharte txiki anitz daude Bulgaria, Errumania, Turkia eta Ukrainakoak direnak, esate baterako Suge uhartea Ukrainan.
Kostalde aldapatsua da askotan inguruan mendi garrantzitsuak dituelako: Pontoko mendiak hegoaldean, Kaukaso mendikatea ekialdean eta Krimeako mendiak iparraldean.
Itsas gorabeherarik gabea da ia, eta ez da izozten neguan. Iparraldean Krimeako penintsula dago. Bere ertzeetan dauden hiri garrantzitsuenak Istanbul, Odesa, Sebastopol, Jalta eta Konstantza ditugu. Danubio, Don eta Dnieper ibaiak bertan itsasoratzen dira. Hegoaldean Marmarako itsasoarekin eta iparraldean Azoveko itsasoarekin dago loturik Kertx-eko itsasartearen bidez.
Jariatzen duten ibaiak
Itsaso Beltzara ura jariatzen duten ibai nagusiak hauek dira:
Ibai hauek zeharkatzen dute nola edo hala 24 herrialde.
Hiriak
Itsaso beltzeko hiri populatuenak | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Postua | Hiria | Herrialdea | Biztanleria (urbanoa) |
| |||||
1 | Istanbul | Turkia | 14 324 240 [3] | |||||||
2 | Odesa | Ukraina | artxibo-data =nbsp;003 705 | |||||||
3 | Samsun | Turkia | 535 401[4] | |||||||
4 | Varna | Bulgaria | 474 076 | |||||||
5 | Sebastopol | Errusia/Ukraina | 379 200 | |||||||
6 | Sochi | Errusia | 343 334 | |||||||
7 | Trabzon | Turkia | 305 231[5] | |||||||
8 | Konstantza | Errumania | 283 872[6] | |||||||
9 | Novorossiisk | Errusia | 241 952 | |||||||
10 | Burgas | Bulgaria | 223 902[7] | |||||||
11 | Batumi | Georgia | 190 405[8] |
Herrialdeak eta dagokien kostaldea
Herrialdea | Itsasertzaren luzera(km) | Zona ekonomiko esklusiboaren zabalera (km2) |
---|---|---|
Turkia | 1,329 | 172,484 |
Ukraina | 2,782 | 132,414 |
Errusia | 800 | 67,351 |
Bulgaria | 354 | 35,132 |
Georgia | 310 | 22,947 |
Errumania | 225 | 29,756 |
Total | 5,800 | 460,084 |
Hidrologia
Mediterraneoarekin baino ez du ur-trukea Itsaso Beltza, beraz, irteera- eta sarrera-fluxu guztiak Bosfororen eta Dardanelos itsasarteetan zehar gertatzen dira. Mediterraneotik datorren fluxuak irteerako fluxuak baino gazitasun eta dentsitate handiagoa duenez horrek sortzen du estuarioen ohiko zirkulazioa. Horren ondorioz Mediterraneoko ur dentsoenaren barnealderanzko fluxua hondoan gertatzen dela, eta Itsaso Beltzaren azaletik Marmarako itsasorantz doan irteera-fluxua, berriz, gainazaletik gertu.
Ur kopuruaren gorabeherak horrela estimatze dira:
- Irabaziak: 900 km3/a (ibaien ekarpena 370 km3/a, prezipitazioak 180 km3/a, sarrerak Bosforon zehar 350 km3/a.
- Galerak: 9000 km3/a (lurruntzea 400 km3/a, irteerak Bosforon zehar 500 km3/a)
Turismoa
Ondoren Itsaso Beltzean dauden hiri turistiko garrantzitsuenak:
- Agigea (Errumania)
- Batumi (Georgia)
- Burgas (Bulgaria)
- Costinești (Errumania)
- Eupatoria (Krimea, Ukraina/Errusia (liskarretan))
- Feodosia (Krimea, Ukraina/Errusia (liskarretan))
- Istanbul (Turkia)
- Jalta (Krimea, Ukraina/Errusia (liskarretan))
- Kobuleti (Georgia)
- Odesa (Ukraina)
- Samsun (Turkia)
- Sinope (Turkia)
- Sotxi (Errusia)
- Trabzon (Turkia)
- Varna (Bulgaria)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/03/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-18).
- Uriarte Cantolla, Antón. (2009 [i.e. 2010]). Lurreko klimaren historia. (2.a. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3059-1. PMC 796321956. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
- Turkish Statistical Institute. Rapor.tuik.gov.tr jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-31).
- Turkish Statistical Institute. Rapor.tuik.gov.tr jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 01-14).
- Turkish Statistical Institute. Rapor.tuik.gov.tr jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-11).
- Cele mai mari orase din Romania. Stiati.ca jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-11).
- Rapor.tuik.gov.tr jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-12-04).
- Batumi City Hall website. http://www.batumi.ge.
- Fisheries, Ecosystems and Biodiversity |url=http://www.seaaroundus.org/data/#/eez |publisher=University of British Columbia}}