Itsasargi
Itsasargia edo faroa[1] itsasoaren nabigazioa laguntzeko, errazteko eta bideratzeko erabiltzen diren argidun seinaleztapen-dorreak dira itsasertz osoan zehar kokatzen direnak. Itsasotik, itsasontziek kostaren hurbilera jakinarazten dizkien argia hautematen dute soilik eta kostaren aurrean zein puntuan kokatuta dauden badakite koloreak, tarteak eta argi-sortak direla eta. Itsasargi batzuk sirenekin hornituta daude, laino egunak direnean eta argi-sorta eraginkorra ez denean soinuak igortzeko. Gaur egun, hala ere, sistema elektroniko modernoagoekin, -GPSekin adibidez-, itsasargi aktiboak desagertzen ari dira. Munduan 1.500 baino gutxiago gelditzen dira martxan.
Farozainak dira eraikin hauen zaindariak.
Itsasargietako teknologia
Itsasargietan, argi iturria leiarrak erabiliz kontzentratzen dira, argi izpia urrutira bidali ahal izateko. Hasiera batean, sua erabiliz argitzen ziren eta geroago kandela bidez. XVIII. mendean, Europan Argand ontzia eta erreflektore parabolikoa garatu ziren. Batzuetan, balea olioa eta kerosenoa ere erabili zen. XX. mende hasieran elektrizitatea eta gasa erabiltzen hasi ziren.
Argi estroboskopiko modernoen aurretik, leiarrak argia kontzentratzeko erabiltzen ziren. Bi ziren leiarren egitekoak:
- argi bertikala plano horizontalera eramatea
- horizontalean, argia norabide batean edo gutxi batzuetan fokatzen da
Fresnel leiarra
Leiar hauen diseinuak ahalbidetzen du irekidura handia eta distantzia fokal laburra duten leiarrak eraikitzea, antzeko ezaugarriak izango lituzkeen ohiko leiar baten masa eta bolumen txikiagoarekin. Leiar konbentzionalekin alderatuz gero, Fresnel leiarrak askoz fin, zabal eta leunagoak dira eta argi-iturri bateko zeharkako argia hartzeko ere gai da, itsasargietako argia distantzia askoz handiagoetan ikusgai eginez. Izena Augustin-Jean Fresnel fisikari frantziarretik datorkio, berak garatu baitzuen leiar mota hau itsasargietarako.
Itsasargien historia
Itsasargien historia itsas-segurtasunaren elementu gisa antzinetik giza nabigaziora lotuta egon da, lurra non zegoen seinalatzeko.
Oso probablea da itsasargiak erromatarren eta greziarren garaiak baino lehenagotik existitu direla, feniziarrek eta kartagotarrek kostaldetan zelaterien dorreen gainean sutzarrak pizten zituzten.
Erdi Aroan eta Aro Modernoan zehar, hobekuntzak ez ziren oso nabargarriak izan bere dekoratuan izan ezik. XVII. mendean itsasrgiak bere goiko partean plataformak zituzten dorreak baizik ez ziren, bertan ikatzezko, alkaternezko eta breazko sutzarrak ipintzeko.
XVIII. mendearen hasieran lehenengo linterna metalikoak agertu ziren sugarren beroa hobeto mantentzen zutenak, baina mendearen amaieraino arte itxaro behar izan zen aurrerapen teknologikoak ikusi ahal izateko. 1768. urtean Frantziako ingeniari batek, hainbat inperfektuak lanpara batzuen ordez aldatu zituen. Honek, lehenengo sistema birakor mekanikoa asmatu zuen. Gailu katroptikoak eta lehenengo argi birakorrak jaio ziren. Distira eta eklipse benetako lehenengo gailua Suedian instalatu zen.
XIX. mendean argipena itsasargietan aurrerapen handiak izan zituen Agustin Fresnel-ek mailakatutako lenteen asmakisuna zela eta. Hori, argi sortaren intentsitatea handitzen zuen. Elikatze-iturriak, XVII. eta XIX. mendeen artean aldatuz joan zen, ikatza erabiltzetik, arrain olioa eta landare ollioak erabiltzeari.
XIX. mendean zehar, Europan lehenengo plan nazionalak ezarri ziren, hauek, itsasertz osoan zehar itsasargiak eraikitzeko sustapenarentzako.
20ko hamarkadan, Gustaf Dalen izeneko Suediar ingeniari eta fisikoak, gas azetilenoko lanpara asmatu zuedistira automatikoak sortzen zituen eta birakorra izan ahal zena gasaren presioari esker. Asmakisun honek, zaindu gabeko lehenengo itsasargiei bidea eman zizkion. XX. mendearekin bat, propanoa etta butanoa agertu ziren, hornikuntza elektrikoa mendearen erdirantz hedatu egin zen arte.
Espainako lehen itsasargi elektrikoa Koruñan izan zen. Honen elektrizitatea lurrun makina handiak eragiten zituen bi dinamoei esker lortzen zen.
Itsasargiak munduan zehar
Euskal Herrian
Euskal Herrian, mendebaldetik ekialdera Billanokoa (Gorliz), Matxitxakokoa (Bermeo), Santa Katalinakoa (Lekeitio), Getariakoa, Igeldokoa, Higerkoa (Hondarribia), Ziburukoa eta Biarritzekoa aipatzekoak dira.
Munduan
Mundu mailan itsasargirik famatuena Alexandriakoa (Egipto) izango da ziur aski, K. a. III. mendean Pharos izeneko uhartean eraikitakoa. Hortik hartu dute izena hainbat erromantze hizkuntzetan: phare frantsesez, faro gaztelaniaz, italieraz edo galizieraz, far katalunieraz, farol portugesez, eta abar.
Bestela, ezagunak dira batez ere muturreko tokietan daudenak. Horrela, lurmuturrak eta itsasargiak oso lotuta daude.
Esate baterako, Iberiar penintsulan oso bisitatuak dira izkinetakoak: Ipar-mendebaldean Fisterrakoa (Coruña), hego-mendebaldean Sao Vicentekoa (Algarve), Gatakoa (Almeria) eta Creusekoa (Girona).
Europa mailan, Bretainia, Eskozia edo Irlanda aldekoak nabarmentzekoak dira.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Itsasargi» UZEI Sinonimoen Hiztegia.