Itsas ziabelar

Itsas ziabelarra (Galium arenarium) errubiazeoen familiako belar landarea da Euskal Herriko kostaldeko dunetan eta ingurukoetan baino ez da bizi.

Itsas ziabelar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaRubiaceae
GeneroaGalium
Espeziea Galium arenarium
Loisel., 1828[1]

Deskribapena

10-30 cm-ko altuera hartzen duen landare belarkara da. Zurtoina errestan izaten du, estoloi gisa, eta kuadrangeluarra eta ilegabea da. Oso adarkaturik dago.

Landare hostoiraunkorra da. 6-8 bertizilotako hostoak ditu, elkarren artean tarte txikia dutenak, txikiak eta dizdiratsuak.

Landarearen muturrean lore hori edo hori-berde txikiak ditu pedizelo laburrak dituztenak eta 2-3ko multzotan. Korolak 3'8-4'5 mm-tako diametroa izaten du eta infloreszentziak 1'5-5 cm har ditzake[2].

Banaketa

Iberiar penintsula osoan Zarauzko Iñurritzako biotopoan aurkitzen da[3], duna primario eta sekundarioetan, hau da sustratu ezegonkorrean. 2014an izan zen ekaitzak dunetako harea kopuru handiak eraman zituen eta itsas ziabelarra desagertzear egon zen[4]. Gaur egun oraindik mehatxupean jarraitzen du[5].

Donibane Lohitzuneko duna xurian ere aurkitzen da itsas ziabelarra[6].

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.