Holoturia
Holoturiak, itsas luzoker izenez ere ezagutuak, Ekinodermatu filumeko eta Holothuroidea klaseko animaliak dira. Holoturion hitzak, grekaraz guztiz astintzen dela esan nahi du. Gorputz luze eta gihartsua dute, garroz inguratuta. Ozeano guztietan, tropikaletatik polarretara aurki daitezke, baita sakonune handiko ingurunetan eta marearteko zonetan. Animalia hauek Pawson and Fell (1965) ek[1] definitutako sailkapena eginez sailkatzen dira: garroen arabera, gorputzaren morfologiaren arabera edo faringearen inguruan daukaten kare eraztun baten arabera. Sei orden nagusi daude esandakoa kontuan hartuz: Molpadiida, Apodida, Aspidochirotida, Elasipodida, Dendrochirotida eta Dactylochirotida. 1717 espezie inguru identifikatu dira [2]eta hoien artetik 58 dira merkataritzan garrantzitsu bezala mugatu direnak.
Holoturia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Echinodermata |
Subfilum | Echinozoa |
Klasea | Holothuroidea Blainville, 1834 |
Gorputza
Itsas luzokerren gorputza longitudinalki simetrikoa da, zilindrikoa, luzea eta azala larrukarakoa. Kolore marroi, gris, more, lila, zuri, gorri edo laranja izan ohi dute[3]. Arruntean bere tamaina 10-30cm luze da; izan ere, espezie jakin batzuk 5 metro luze izatera irits daitezke.
Sabelaldeko gainazala oin tubularrez osatuta dago, gainazal dortsalak berriz papilak ditu. Oin tubularrek forma zilindrikoa dute eta bentosa bat muturrean, hau lokomozio eta atxikidurarako erabilgarria dute. Papilen funtzioa babesa da. Oin tubular eta papilen kokapen eta kopurua espeziearen araberakoa da. Papilak ia ikusezinak dira Dendrochirotida, Apodida eta Molpadiida ordenetan, aitzitik, Elasipodida eta Aspidochirotidetan antzeman daitezke.
Itsas luzokerren ahoa aurreko muturrean kokatzen da eta garroz inguratuta dago, janaria ahora bultzatzeko eginkizuna dute hauek. Janaria itsasoko ura iragaziz, edo substratuak xurgatuz eskuratzen dute. Garro hauen kopurua espeziearen arabera aldakorra da (normalean 10 eta 30 garro izan ohi dituzte).
Beste animalia gehienek ez bezala, holoturiek uzkitik arnasten dute. Hamaika animalia txiki bizi daitezke bertan janari edo babes bila. Izan ere, holoturia batzuk uzkian bost hortz dituzte bisitariak urrun mantentzeko, Actinopyga generoa esate baterako.
Egitura anatomikoa eta funtzioak
Zirkulazio-aparatua
Ekinodermatuek sistema hemala dute, baso txikiz eratutako sistema propioa da. Holoturien sistema hemala bereziki konplexua da. Faringearen inguruko eraztun hematiko zentral bat da, sinu paranasalak bidaltzen dituena, digestio-traktua, gonadak, garroak, ur-kanalak, eta arnasa-zuhaitzak irrigatuz.[4]
Digestio-aparatua
Itsas luzokerren digestio-traktua tutu-hodi bat da. Ahoan hasten da: hau garroz inguratuta dagoelarik[5]. Digestio-traktuak faringea, hestegorria, urdaila, hesteak, eta ondestea hartzen ditu. Faringea gihartsua da holoturia gehienetan, baina horma nahiko meheak ditu Synaptidae familian. Urdaila nahiko handia da eta hestea honela bana daiteke: aurreko, erdiko eta atzeko hesteak. Gehienetan, hestea lodia da eta kloaka motz lodi eta hanpatu batean amaitzen da.[4]
Histologiari begira, oinarrizko hiru zelula mota digestio-traktuan sortzen dira: zelula sekretuak, T formako zelulak eta enterozitoak. Digestio-epitelioa T formako zelulek, enterozitoek, mukozitoek eta zelomozito inbaditzaileek osatzen dute. T formako zelulen funtzioa materia organiko disolbatua xurgatzea da; enterozitoak, berriz, zelula barneko digestioan, hesteetako paretaren xurgapenean eta lubrifikazioan parte hartzen dute. Mukozitoak heste-hormaren lubrifikazioan ere lotuta daude.
Arnas-aparatua
Morfologiaren inguruan, Aspidochirota, Dendrochirota eta Molpadonia ordenetan bi adar zabaltzen dira arnas zuhaitzean. Bi adarrak kloakatik igarotzen dira hestearen bi aldeetatik[6]. Animaliak ura erakartzen du uzkitik barrena eta ondoren estoldan barrena igarotzen da gas-trukea eman dadin arnas zuhaitzeko mintz finari esker. Gero, ura barrurantz botatzen da gorputz horma estutuz. [7][8]
Ugal-aparatua
Holoturia gehienek sexu bereiziak dituzte, baina arrak eta emeak identifikatzea zaila da kanpoko morfologia batetik abiatuta. Gonada hodi bakar batean elkartzen diren tubulu-multzo batzuk osatzen dute. Hodi hau ireki egiten da atzealdean kokatutako garroen hurbil dagoen gonoporoari esker. Itsas luzoker gehienak esperma edo arrautzak itsasoan zehar zabalduz ugaltzen dira, bertan ematen baita ernalketa. Hala ere, kasu batzuetan asexualki ugaltzeko gai dira fisioari esker[9], alegia, animalia bi edo zati gehiagotan zatitzen da eta zati hauek independenteki hazten dira.
Berezitasunak
Itsas luzokerrek ezaugarri bitxi eta bereizgarri aunitz dituzte, beste uretako animalietan gutxitan ikus daitezkeenak. Ez dute begirik ezta burmuinik. Beren barne dentsitatea modulatzeko gai dira uretan zehar flotatzeko gaitasuna izanik. Gainera hesteak hustu egin ditzakete flotagarritasuna erregulatzeko. Hau ere arerioetatik babesteko erabiltzen dute eta ondoren hestea birsortzeko gaitasun handia dute.[10] Bestalde, holoturiak antzinatik erabili izan dira elikagai eta tradiziozko botika gisa. Ez hori bakarrik, itsas ekosisteman paper garrantzitsu bat jokatzen dute. Haien jarduerek sedimentuen ezaugarriak hobe ditzakete, uretako kimika hobetu eta akuakulturak utzitako zaborra gutxitu besteak beste.
Erreferentziak
- Makar, A. B.; McMartin, K. E.; Palese, M.; Tephly, T. R.. (1975-06). «Formate assay in body fluids: application in methanol poisoning» Biochemical Medicine 13 (2): 117–126. doi: . ISSN 0006-2944. PMID 1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- Bose, K. S.; Sarma, R. H.. (1975-10-27). «Delineation of the intimate details of the backbone conformation of pyridine nucleotide coenzymes in aqueous solution» Biochemical and Biophysical Research Communications 66 (4): 1173–1179. doi: . ISSN 1090-2104. PMID 2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- Burton, Maurice. (2002). International wildlife encyclopedia. (3rd ed. argitaraldia) Marshall Cavendish ISBN 0-7614-7266-5. PMC 45715889. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- Hyman, Libbie Henrietta. (1955). Echinodermata : the coelomate bilateria. McGraw-Hill ISBN 0-07-031663-5. PMC 16788483. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- Vergara, Wensy; Rodríguez, Adriana. (2015-10-16). «Histology of the digestive tract of three species of sea cucumber Isostichopus badionotus, Stichopus sp. and Stichopus hermanni (Aspidochirotida: Stichopodidae).» Revista de Biología Tropical 63 (4): 1021. doi: . ISSN 2215-2075. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- H., Hyman, L.. (1955). The Invertebrates. Vol. IV : Echinodermata the coelomate Bilateria.. McGraw Hill PMC 1313727211. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- BROWN, WARREN I.; SHICK, J. MALCOLM. (1979-06). «BIMODAL GAS EXCHANGE AND THE REGULATION OF OXYGEN UPTAKE IN HOLOTHURIANS» The Biological Bulletin 156 (3): 272–288. doi: . ISSN 0006-3185. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- Newell, R. C.; Courtney, W. A. M.. (1965-02-01). «Respiratory Movements in Holothuria Forskali Delle Chiaje» Journal of Experimental Biology 42 (1): 45–57. doi: . ISSN 0022-0949. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- Dolmatov, I. Y.; Eliseikina, M. G.; Ginanova, T. T.; Lamash, N. E.; Korchagin, V. P.; Bulgakov, A. A.. (1996-05). «Muscle regeneration in the holothurian Stichopus japonicus» Roux's Archives of Developmental Biology 205 (7-8): 486–493. doi: . ISSN 0930-035X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
- ROGACHEVA, ANTONINA; GEBRUK, ANDREY; ALT, CLAUDIA H.S.. (2012-12-12). «<p><strong>Swimming deep-sea holothurians (Echinodermata: Holothuroidea) on the northern Mid-Atlantic Ridge*</strong></p>» Zoosymposia 7 (1): 213–224. doi: . ISSN 1178-9913. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
Kanpo estekak