Itsas triku

Itsas trikuak edo Echinoidea animalia txiki, biribil eta arantzatsuak dira, ekinodermatuen barruko klaseetako bat. Munduko itsaso guztietan bizi dira. Itsas trikuek oskol arantzatsua dute, 3 eta 10 cm artekoa. Ohiko koloreak beltza, berde ahula, oliba berdea, arrea, gorrindola eta gorria dira. Poliki-poliki mugitzen dira, batez ere algez elikatuz. Itsas trikuen harrapari nagusiak itsas igarabak, aingirak eta bestelakoak dira. Itsas luzokerren eta itsas izarren hurbileko senideak dira.

Itsas trikua
Ordoviziar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaEchinodermata
SubfilumEchinozoa
Klasea Echinoidea
Leske, 1778
Azpibanaketa
  • Perischoechinoidea
  • Euechinoidea

Itsas trikuen gonadak eta arrautzak oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan. Triku (Erinaceus europaeus) kiribildu baten antza dutelako deitzen dira itsas triku.

Sukaldaritzan

Itsas triku guztiak ez dira jateko onak. Espezie jangarriak eskuz jasotzen dira aiztoak edo kakoak erabiliz. Arantza luzeenak moztu egiten dira, itsas trikua irekitzerakoan eskuak ez mintzeko. Oskola erdialdean ebakitzen da, aho inguruko alde bigun eta arantza gabetik hasiz.

Jateko atala emearen bost sexu guruinak dira (gonadak). Hauetara iristeko ahoa eta digestio aparatu erauzi behar dira. Urtaroaren arabera, gonadak trinkoagoak edo bigunagoak izan daitezke, eta kolorea berdexkatik gorri ilunera aldatu.

Gordinik jaten da, batzuetan limoi tanta batez lagundua edo ogitan zabaldua. Batzuetan, arrain zopan gehitu daiteke egosketa amaieran edo arrautza irakin gainean.

Banaketa

Euechinoidea azpiklasea.

  • Atelostomata superordena
    • Cassiduloida ordena
    • Spatangoida ordena
  • Diadematacea superordena
    • Diadematoida ordena
    • Echinothurioida ordena
    • Pedinoida ordena
  • Echinacea (animalia) superordena
    • Arbacioida ordena
    • Echinoida ordena
    • Phymosomatoida ordena
    • Salenioida ordena
    • Temnopleuroida ordena
  • Gnathostomata superordena
    • Clypeasteroida ordena
    • Holectypoida ordena

Perischoechinoidea azpiklasea

  • Cidaroida ordena

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.