Ithilien
Ithilien ("Ilargiaren lurraldea" sindarinez), Tolkienen legendariumeko fikziozko toki bat da. Gondorreko eskualde eta feudo bat da.
Ithilien, Anduineko beste aldean, ibaia eta Mordorreko Ephel Duathen artean dagoen Gondorreko lurralde bakarra da. Eskualdea, gainera, Ithilien iparraldea eta Ithilien hegoaldean banatua dago.
Lurralde eder eta oparoa zen Eguzkiaren Bigarren Aroan eta Eguzkiaren Hirugarren Aroaren lehen zatian, Gondor boteretsua zenean eta Mordor hutsik zegoenean. Antzina, bere hiriburua Minas Ithil izan zen, baina Mordorrek hartu zuenean, bere izena, Minas Morgulera aldatu zen. Honen ondoren, bertako biztanleria gehienak, Anduin ibaiaren beste aldera ihes egin zuen gerratik aldentzeko, baina Gondorreko seneskalek, esploratzaileak mantendu zituzten Ithilienen, baseak, Henneth Annûn bezalako toki sekretuetan zituztelarik.
Eraztunen Jauna eleberrian, Gollumek, Frodo Zorrozabal eta Samsagaz Gamyi, Ithilienetik zehar daramatza, Cirith Ungolerantz, Mordorrera iristeko. Olifante batekin zihoazen Haradeko hegoaldetarren arteko gudu baten lekuko izan ondoren, hobbitak, Faramirek aurkitzen ditu, Denethor II.a seneskalaren semea, eta Henneth Annûnera daramatza, baina jarraitzen uzten zaie, Sauronen agenteak ez zirela frogatu zuenean.
Eguzkiaren Laugarren Aroan, Ithilien, Ithilieneko printzeek gobernatu zuten, Faramir eta Eowynekin, Rohango printzesarekin hasten den leinu bat. Minas Morgul ez zen birpopulatua izan (denbora luzez behintzat), eta Faramirrek gobernatu zuen Emyn Arneneko jaun bezala.