Iterbio

Iterbioa elementu kimiko bat da, Yb ikurra eta 70 zenbaki atomikoa dituena. Lantanidoen serieko lur arraro bigun eta metalikoa da, kolore zilarkara duena. Hainbat mineraletan ageri da, hala nola gadolinitan, monazitan eta xenotimoan. Zenbait kasutan itrioarekin eta beste elementu erlazionatu batzuekin batera ageri da. Naturan zazpi isotopo dauzka.

Iterbioa
70 TulioaIterbioaLutezioa
   
 
70
Yb
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaIterbioa, Yb, 70
Serie kimikoalantanidoak
Taldea, periodoa, orbitala-, 6, f
Masa atomikoa170,04(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 6s2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 8, 2
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 6,90 g/L
Urtze-puntua1.097 K
(824 °C, 1.515 °F)
Irakite-puntua1.469 K
(1.196 °C, 2.185 °F)
Urtze-entalpia7,66 kJ·mol1
Irakite-entalpia159 kJ·mol1
Bero espezifikoa(25 °C) 26,74 J·mol1·K1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K7368139101.047(1.266)(1.465)
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)2, 3
(oxido basikoa)
Elektronegatibotasuna? 1,1 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 603,4 kJ/mol
2.a: 1.174,8 kJ/mol
3.a: 2.417 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)175 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)222 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 38,5
Soinuaren abiadura1.590 m/s
Isotopo egonkorrenak
Iterbioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
166Yb Sintetikoa 56,7 o ε 0,304 166Tm
168Yb %0,13 Yb egonkorra da 98 neutroirekin
169Yb Sintetikoa 32,026 e ε 0,909 169Tm
170Yb %3,04 Yb egonkorra da 100 neutroirekin
171Yb %14,28 Yb egonkorra da 101 neutroirekin
172Yb %21,83 Yb egonkorra da 102 neutroirekin
173Yb %16,13 Yb egonkorra da 103 neutroirekin
174Yb %31,83 Yb egonkorra da 104 neutroirekin
175Yb Sintetikoa 4,185 e β- 0,470 175Lu
176Yb %12,76 Yb egonkorra da 106 neutroirekin
177Yb Sintetikoa 1,911 o β- 1,399 177Lu

Ezaugarri nagusiak

Iterbioa

Iterbioa xaflakorra eta harikor samarra da, eta lustre distiratsua dauka. Azidoek erraz disolbatzen dute, urarekin motel erreakzionatzen du eta airean oxidatu egiten da.

Hiru alotropo dauzka: alfa, beta eta gamma. Beta forma giro-tenperaturan existitzen da eta aurpegietan zentratutako kristal-egitura dauka; gamma forma, berriz, tenperatura altuetan ageri da eta gorputzean zentratutako egitura dauka.

Beta formak metalen antzeko eroankortasun elektrikoa dauka, baina erdieroale gisa jokatzen du 16.000 atmosferako presioaren pean. Bere erresistibitate elektrikoa hamar aldiz handiagoa da 39.000 atmosferatan, baina 40.000 atmosferara iristean giro-tenperaturan daukan erresistibitatearen %10a besterik ez dauka.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.