Italo Svevo
Italo Svevo —jaiotza-izena: Aron Hector Schmitz— (Trieste, Italia, 1861ko abenduaren 19a - Motta di Livenza, Italia, 1928ko irailaren 13a) italierazko idazlea izan zen. Svevo kultura handikoa zen; idazle errealisten, italiar, frantses eta aleman klasikoen, Schopenhauerren eta, batez ere, Freuden eragina izan zuen, eta bizi izan zen artean arrakastarik izan ez bazuen ere, haren ekarria garrantzi handikoa izan da XX. mendeko literaturan.
Italo Svevo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ettore Schmitz |
Jaiotza | Trieste, 1861eko abenduaren 19a |
Herrialdea | Italiako Erresuma Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Motta di Livenza, 1928ko irailaren 13a (66 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: ibilgailuak harrapatzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, itzultzailea, enpresaburua eta eleberrigilea |
Lantokia(k) | Trieste |
Enplegatzailea(k) | Union-Bank (en) |
Izengoitia(k) | Italo Svevo |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Biografia[1]
Austriaren menpe zegoen Triesten jaio zen famili ugari batean. Aita Tristen bizitzen jarri zen aleman jatorriko judu bat zen eta ama italiarra. Etxean, baina, giroa Italiari oso atxikita zegoen.
Hala ere, Bavarian egin zituen ikasketak, eta alemana ikasi zuen. Vienako banketxe baten korrespontsal gisa hasi zen lanean eta hemeretzi urtez aritu zen bertan. "1880an argitaratu zuen bere lehen artikulua L´Indipendiente egunkarian eta beste hamar urtez parte hartu Trieste Italiara itzultzearen aldekoa zen egunkari horretan. (...) Ordurako ezaguna zen Svevok bizitzaren aurrean zuen ezkortasuna eta jarrera horrekin hasi zen bere lehen noblea idazten. (...) Bost urte luze eman zituen Una vita idazten eta 1893an argitaratu zuen kostua bere poltsikotik ordainduta. orduan erabili zuen esatrainekoz Italo Svevo ezizena."[2] 1898an argitaratu zuen bigarren eleberria, Senilità (Zaharreria). Bi eleberri horien arrakasta ezagatik etsita, literatura utzi zuen aldi batez.
Bitartean, bankua utzi, eta aitaginarrebaren enpresan hasi zen lanean, zuzendari gisa, eta horrek Europa osoan zehar ibilitzeko aukera eman zion: Ingalaterra, Frantzia eta Alemanian bereziki. 1905ean Triesteko Berlitz School-en ingeles irakasle gazte bat ezagutu zuen: orduan 23 urte eta ezagunegia ez zen James Joyce. Bien arteko harremana berehala bihurtu zen estua eta elkarren lanak irakurtzen zituzten.
1914ko gerrak egoera berezia sortu zuen Svevotarren etxean. Svevo, nazionalitate austriarra zuenez, fabrikaren arduradun geratu zen. Baina aurki agintari austriarrek fabrika itxi zieten[1]. Garai hortan itzuliko zuen Freuden L'interpretazione dei sogni eta bere teorietan interesa hartu. 1923an La coscienza di Zeno (Zenoren kontzientzia) maisulana idatzi zuen, hasieran Joycek famatu eta gero kritikari askok goraipatu zuten eleberria, psikoanalisiaren teoria literaturara aldatzen zuena.[3] Oraingoan ere oihartzunik ez. Prozesuan lagun izan zuen Joyceri bidali zion eta honek bere lagun kritikoei bidaltzeko gomendioa egin zion. Horren ondorioz arrakasta handia izango du kritiko frantsesen artean eta haien bidez hasiko dira Italian "Svevo kasuaz" hitz egiten.[2]
Auto-istripu batean hil zen. Hil ondoren argitaratutakoak dira honako liburuak: La Novella del buon vecchio e della bella fanciulla (1929, Agure onaren eta neskatxa ederraren ipuina), Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti (1949, Bidaia sentimental laburra eta argitara gabeko beste kontakizun batzuk), Saggi e Pagine Sparse (1954, Saiakerak eta orrialde solteak), Commedie (1960, Komediak), Diario per la fidanzata (1962, Emaztegaiarentzako egunkaria)[3].
Lanak[1]
Bidaia sentimental laburra (Svevo) | |
---|---|
Fitxategi:0 | |
Maite Lopetegi itzultzailea Italo Svevoren "Bidaia sentimental laburra" liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 1998 |
ISBN | 978-84-8325-100-3 |
Itzultzailea | Maite Lopetegi |
Bilduma | Literatura unibertsala |
Eleberriak
- Una vita, 1893, Trieste, Vram.
- Senilitá, 1898, Trieste, Vram.
- La coscienza di Zeno, 1923, Bologna, Cappelli.
Ipuinak eta beste
- La novela del buon vecchio e della bella fanciulla ed altri scritti, 1929, Milano, Morreale.
- Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti, 1949, Milano, Mondadori.
- Saggi e pagine sparse, 1954, Milano, Mondadori.
- Diario per la fidanzata, 1962, Trieste, Edizioni dello Zibaldone.
Antzerkia
- Commedie, 1960, Milano, Mondadori.
Euskaratua
- Bidaia sentimental laburra[4] (Corto viaggio sentimentale), Ibaizabal, 1998. Itzultzailea: Maite Lopetegi Campano
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Italieraz) Svevo, Italo. (1991). I Racconti. Fratelli Melita Editori, 17-19 or. ISBN 9788840368320..
- Svevo, Italo. (1998). «Hitzaurrea» Bidaia sentimental laburra. Ibaizabal, 12 or. ISBN 9788483251003..
- Euskarari ekarriak. (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
- «NdN Euskal itzulpengintzaren datu basea | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).