Italo-erromantze
Italo-erromantzeak edo hizkuntza italo-erromantzeak hizkuntza erromanikoen azpimultzo bat osatzen dute, horien ordezkaririk ezagunena italiera literario edo estandarra da, baina dialekto ugari biltzen dituena (berrehun baino gehiago).
Italo-erromantze | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak | |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | ital1287 |
Bere barruan argi bereizitako bi talde bereizten dira, isoglosa sorta handi batek bereizita, Massa-Senigallia lerroa (zehazkiago " La Spezia-Rimini lerroa " deitua) [1] . Ondorioz, orokorrean, iparraldeko italo-erromantzeak azpi-sailkatuko lirateke iparraldeko talde batean (hizkuntza galo-italiarrak eta veneziera), eta bestetik hegoalderagokoak leudeke, batzuentzat italo-erromantze izena hauei dagokielarik bakarrik, eta filogenetikoki italo-dalmaziar sailean sartuta leudekeelarik.
Iparraldeko mintzairak
Ipar italiera edo Italiako iparraldean hitz egiten den dialekto multzoa da, hegoaldeko italo-erromantzearen eta galo-erromantzearen tarteko mintzaira multzoa da.
- Azpitalde galo-italikoan genituzke lombardiera ( lumbart ), liguriera ( lìgure ) bere aldaerekin Kosta Urdinean, piemontera ( piemontèis ) eta emiliano-romagnoloa .
- Veneziararen azpitaldean genuke, veneziera propio, eta Istriako ( Kroazia ) mendebaldeko eta hegoaldeko kostaldean hitz egiten den Istriera.
Hegoaldeko mintzairak
Toskanera
Toskanera, Toskanako hainbat hizkera komun batuz mintzairatzat har daiteke[2] . Korsikera eta bere aldaerak ere biltzen ditu.
Mintzaira ezagunena Florentziako toskanera genuke, Dantek XIII. mendean erabilia, zeinak italiera ofizialaren oinarri estandarizatua osatzen duem.
Korsikera ( Corsu ) toskaneratik eratorria dela kontsideratzen da, ligurieraren eraginez eta sardinieratik hurbil dagoen antzinako substratu batekin. : Korsikan hitz egiten da baina baita Sardinia iparraldean ere ( galurrera eta sassariera aldaerak).
Erdialdeko italiera
Erdialdeko italiera, Umbria, Lazio, Marche eta Abruzzo eskualdeetan hitz egiten da. Eskualdearen arabera hizkera asko daude : Erroma inguruko Lazioko lazialea eta Viterbo probintzian ( viterbese ), baita Lazioko hegoaldeko Frosinoneko ciociaroa ere. Umbro esaten diote Umbrian hitz egiten denari ; Marchigiano, Marketan erabilitako dialektoei (bereziki Ancona, Fabriano, Macerata, Fermo eta Camerinon hitz egiten da) etasabinar dialektoa ere bai.
Romanesco garaikidea, Erroman hitz egiten den toskaneraren eraginpeko dialektoa da, Erdi Aroko romanescoa ordezkatu zuena Pizkunde aroan .
Hego italiera
Hego italiera, Campania, Molise, Puglia, Basilicata eskualdeetan eta Calabria iparraldean hitz egiten da, baina baita Lazio eta Markrn mugetan ere. Hegoaldeko italierak Molisano hizkuntza hartzen du barne, Moliseko hizkuntza.
Napolitar motako dialektoak dira campaniera propio (hau da, Napoliko napolitarra eta bere aldaerak Campaniako eskualdean) : beneventano Beneventon, salernitano Salernon ), ipar kalabriera eta lukaneraren bi aldagai ere mintzaten dira Ipar Calabrian, Cosenzako parte batean eta Basilicatan.
Apuliar dialektoak, Puglia eskualdean erabiliak eta hiru aldaeratan sailkatuak : Foggiano, Foggia probintzian hitz egiten da ; Bariko dialektoa edo barése Bari eta Brindisi probintzietan eta Basilicatako ekialdean erabiltzen da. Azkenik, tarantinoa, Taranto hirian eta bere inguru hurbilean hitz egiten dena.
Italiako hegoaldeko muturreko dialektoak
Mintzaira hauek ere hegoaldeko Italian hitz egiten dira, baina justu iparraldera dituzten beste hego-italierekin alderatuta desberdinak dira oso. Hiru azpitaldetan sailkatzen ahal dira mintzaira hauek halaber:
- Siziliera , are komunitarioko dialekto eta azpimintzaira ugaritan banatua.
- Erdialdeko-Hegoaldeko Calabrian, beste kalabriera bat mintzatzen da.
- Salentinoa Salenton erabiltzen da, Apulia hegoaldean, eta salentinoaren trantsizioko Apuliar dialektoak hitz egiten dira beren aldetik, Brindisi eta Taranto probintzietan.
Hizkuntza komunitate ez-ezagutuak
Hemen zerrendatutako mintzaira multzo hau italieraren osagarri edo dialekto edo jatorri gisa kontsideratzen dira Italian. Hau da, Italiako Estatuak onartu eta zerrendatzen ditu hainbar komunitate linguistiko, baina ez italo-erromantze izan daitezkeenak.
Kontuan hartu behar da italo-erromantze sailkapenak ez dituela hartzen Italialo hizkuntza erromantze guztiak, sailkapen filogenetikoa baita. Beste hizkuntza erromantze batzuk badaude Italian: Friulera, sardiniera, komunitate franko-proventzal eta okzitanierazkoak ere bai...
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Langues italo-romanes» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-06 data duen 208495471 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Pellegrini G. B, Carte des dialectes d'Italie, édition Pacini, Pisa, 1977.
- Pour exemples : le florentin, le siennois ou le lucquois; respectivement parlés à Florence et le long du fleuve Arno (jusqu'à Fucecchio), à Sienne et dans sa province, et dans la Lucchesia (Lucques et ses alentours).