Italiako burtsa
Italiako burtsa (Borsa Italiana S.p.A), egoitza Milanen duena, Italiako burtsarik garrantzitsuena da. 1808an sortu zen, eta 1998ko urtarrilak 2tik operatzen du.
Indizieak
Italiar burtsako indizerik garrantzitsuenak honakoak dira:
- FTSE-MIB: 10 sektore ekonomiko ordezkatzen dituzten merkatuko 40 konpainiarik handienak dituen haztatutako burtsa indizea.
- MIBTel, merkatu honetako italiar konpainia guztiak eta atzerriko zenbait hartzen dituena.
Beste indize batzuen artean MIDEX, ALL STARS eta desagertutako MIB-30a daude.
Kanpo estekak
- (Italieraz)Italiako Burtsa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.