Italiako Ministroen Kontseiluko Lehendakaria
Italiako Ministroen Kontseiluko Presidentea (italieraz, Presidente del Consiglio dei Ministri) herrialde horretako gobernuburua da. Kargu hau estatu mailako bost garrantzitsuenetako bat da, beste herrialdeetan Lehen Ministro izena jasotzen du kargu hau duenak. Hala ere, kontseiluko presidenteak beste estatuetako gobernuburuek baino ahalmen gutxiago du.
Italiako Ministroen Kontseiluko Presidentea | |
---|---|
Presidente del Consiglio dei ministri della Repubblica Italiana | |
Orain karguan | |
Titularra | Giorgia Meloni |
Hasiera | 2022ko urriaren 22a |
Karguduna | |
Trataera | Premier (informala) Beroren Gorentasuna (dip.) |
Honen kide | Ministro Kontseilua Defentsa Kontseilua Europar Kontseilua |
Egoitza | Chigi jauregia |
Izendatzailea | Italiako Presidentea |
Kargualdia | Parlamentuaren konfiantza mantendu bitartean |
Lehen titularra | Camillo Benso |
Sorrera | 1861eko martxoaren 17a |
Webgunea | Italiako Ministroen Kontseiluko Presidentzia |
Ministroen Kontseiluko Presidentzia italiar konstituzioan aipamena duen kargu bat da, konstituzio horretako 92, 93, 94, 95 eta 96 artikuluek onesten dute bere izatea. Errepublikako Presidentea, hau da, estatuburua da, Kontseiluko Presidentea izendatzearen arduraduna.
Eginkizunak
Karguak berez dituen eginkizun eta botereetaz gain, Gobernuko partaidea denez, Ministroen Kontseiluko Presidentea da Gobernuko ministroen zerrenda Errepublikako Presidenteari ematearen arduraduna. Gainera, Errepublikako Presidenteak igorritako legezko aginduak berresten ditu.
Italiako Errepublikako Konstituzioko 95. artikuluak hurrena adierazten du: "Ministroen Kontseiluko Presidenteak Gobernuaren politika orokorra gidatzen du"; ahalmen edo botere hau aldakorra da, ministroen eraginak eta ministro hauek ordezkatzen dituzten alderdien eraginak baldintzatzen du.
Gehienetan, Kontseiluko Presidentearen eginkizuna alderdi ezberdinek ordezkatzen dituzten jarreren bitartekari izatea da (Gobernua koalizio batek osatzen duenean). Ministroen Kontseiluak dituen eginkizunekin baina gehiago kezkatu behar da aurretik aipatu dugunarekin. Bere agintea nahiko mugatuta dago, izan ere, ezin ditu, arrazoi justifikatu batengatik ez bada, adostasun faltarengatik ministroak kanporatu.
Gobernuburua
1861etik gaur egunera bitartean, Ministroen Kontseiluko Presidentea Italiako gobernuburua izan da. Estatuburuak hautagaia hautatu eta izendapena ematen dion arren, Italiako Parlamentuaren babesa behar du kargura iristeko.
Ikus, gainera
- Italia
- Italiako lehen ministroen zerrenda
- Estatuburua eta gobernuburua
- Politika eta estatua