Italiako Frontea Lehen Mundu Gerran
Italiako frontea, Alpeetako frontea izenarekin ere ezagutua (Italieraz: Fronte alpino, alemanieraz: Gebirgskrieg) Austria-Hungaria eta Italiaren artean gertatutako gudu multzo bat izan zen, 1915etik 1918ra, Lehen Mundu Gerraren parte izan zena. Aliatuek Italiari Londresko Itunean emandako hitzak Italia gerran sarrarazi zuen. Itun honetan Italiak Austriako kostaldea jasoko zuen, baita Dalmazia, Trentino eta Hego-Tirol ere. Italiar armadak ustekabeko ofentsiba batekin Austria gerratik kanporatzea espero zuen baina hilabete batzuk eta gero lubaki-gerra fronte horretan ere hasi zen, Frantziako Mendebaldeko frontearen bezalakoa baina mendilerro handietan eta tenperatura oso baxuekin. Frontean bizitzen zen populazioak alde egin behar izan zuen eta milaka hil ziren italiar eta austro-hungariar errefuxiatu eremuetan.[1]
Vittorio Venetoko guduko Aliatuen garaipenak, Austria-Hungariaren desintegrazioak eta italiar armadak Trento, Bolzano eta Trieste hartzeak fronteari amaiera ekarri zioten.[2]
Erreferentziak
- Svoljšak, Petra. (1991). Slovene refugees in Italy during First World War (Slovenski begunci v Italiji med prvo svetovno vojno). .
- «Accademia Roveretana degli Agiati» agiati.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).