It's Kind of a Funny Story
It's Kind of a Funny Story (euskaraz Halako Istorio Dibertigarria) 2010eko Anna Boden eta Ryan Fleck estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileek zuzendu eta idatzitako drama-komedia film bat da. 2006ko Ned Vizzini estatubatuar idazlearen izen berdineko eleberrian oinarritua dago. Keir Gilchrist, Emma Roberts, Viola Davis, Lauren Graham, Jim Gaffigan, Zoë Kravitz eta Zach Galifianakis aktoreek antzeztu zuten.
It's Kind of a Funny Story | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | It's Kind of a Funny Story |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, teen film (en) , film komikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | It's Kind of a Funny Story (en) |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Anna Boden (en) Ryan Fleck (en) |
Gidoigilea(k) | Ryan Fleck (en) |
Antzezlea(k) | |
Keir Gilchrist Emma Roberts Zach Galifianakis Zoë Kravitz Viola Davis Lauren Graham Jeremy Davies Aasif Mandvi Bernard White (en) Jim Gaffigan Mary Birdsong Thomas Mann Adrian Martinez Valentina de Angelis Novella Nelson (en) Lou Myers (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kevin Misher |
Konpainia ekoizlea | Focus Features (en) Alliance Films (en) Misher Films (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Broken Social Scene (en) |
Argazki-zuzendaria | Andrij Parekh (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Brooklyn |
Argumentu nagusia | suizidioa |
itskindofafunnystorymovie.com | |
|
Argumentua
Depresio baten ondorioz, 16 urteko Craig (Keir Gilchrist) nerabea psikiatriko batean sartuko dute. Behin han dela, gazteentzako tratamenduaren aretoa itxia dagoenez, helduen aretora joan beharko du. Laisterrera, Bobby (Zach Galifianakis) izeneko gaixoa Craigen arduradun, adiskide eta babesle bilakatuko da. Haren laguntzaz, Craigek hainbat arazo dituzten zenbait pertsona ezagutuko ditu, baita beren dohaiak ere. Gainera, bere adinekoa den Noelle (Emma Roberts) izeneko neskaren lagunmina ere egingo da.
Aktoreak
- Keir Gilchrist: Craig Gilner
- Emma Roberts: Noelle
- Zach Galifianakis: Bobby
- Viola Davis: Minerva doktorea
- Zoë Kravitz: Nia
- Thomas Mann: Aaron Fitzcarraldo
- Aasif Mandvi: Mahmoud doktorea
- Bernard White: Muqtada
- Lauren Graham: Lynn Gilner
- Jim Gaffigan: George Gilner
- Matthew Maher: Humble
- Adrian Martinez: Johnny
- Jeremy Davies: Smitty
- Willian Silvan: Willian
- Mary Birdsong: Bobbyren emazte ohia
- Novella Nelson: Irakaslea
- Morgan Murphy: Joanie
- Dana DeVestern: Alissa Gilner
- Laverne Cox: Transgenero gaixoa
- Ethan Herschenfeld: Solomon (Acid Head)
- Ned Vizzini: Musika irakaslea
Kanpo estekak
- It's Kind of a Funny Story filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)